
Hiru eguneko akelarrearen ondoren, Kataxulora itzuli dira Ihoteetako pertsonaiak. Asteburukoaren laburpena egin du HITZAk, bideoan.

Oiartzungo 8 auzotako kuestazioek elkarrekin bukatuko dute ihoteen bigarren egun hau. HITZAk oiartzuarrei esker argazki bilduma eskuratu du.

Ihoteen bigarren eguna da gaurkoa. Aurten Ugaldetxon izan da HITZA, auzoan kuestazioa nola bizi duten ezagutzeko.

Ihoteetako pertsonaiek hankaz gora jarri dute herria beste urte batez. Hasi da hiru eguneko akelarre handia.

Ihoteak ez dira ohiko moduan ospatu, baina festetako protagonistak herriko auzoetara jaitsi dira igandean, sorginekin elkartuta.

Hilaren 14tik 16ra bitartean ospatuko dira aurtengo ihoteak. Egitarauan ez da aldaketa handirik izango.

Jada 30 urte pasa dira Ihoteak berreskuratzen hasi zirenetik, eta ohitura inoiz baino biziago dagoela erakutsi dute plaza lepo utzi duten ehunka eta ehunka lagunek.

Ostiralean iritsiko dira intxixu eta sorginak herriko plazara. Ihote Taldeak asteburuko ekitaldien egitaraua prest dauka.

Bihar arratsean hasiko dira 2017ko Ihoteak. Dena prest du Ihote Taldeak, baita herriko ikastetxeek ere, hiru egun magiko bizitzeko.

Bihar hasiko dira Ihoteak Oiartzunen. Sorgin eta Azeri Dantza egingo dute, 19:00etan, eta intxixu eta sorginek udaletxea hartuko dute.

Zerutik zetorrenari kasu egin gabe, Done Eztebe plazan bildu zen atzo arratsean Oiartzun herria, Intxixu, Basandre eta Sorginen jaitsieraren lekuko izateko.

Ate joka daude Ihoteak. Urtero bezala, pertsonaiek Kataxulo kobazuloa utzi, eta jai giroa kutsatuko diete oiartzuar guztiei.

http://www.youtube.com/watch?v=XPkWIR_Tja4#t=110