
Udalak eta Trintxer Kulturalak prest dute Ikuska Pasaiako badiako Film Laburren Erakusketa. Orotara, 67 film labur proiektatuko dituzte.

Dantzak Antxoko kale eta txokoak hartuko ditu datorren astean, Pasaiako Dantza Festibala egingo baita, zazpigarrenez. Aurtengoak hamazazpi ekitaldi izango ditu.

Isaac Palencia Caballerok 2012an hasi zuen ibilbide politikoa PSE-EErekin Errenteriako Udaleko zinegotzi gisa. Lehen aldiz da alkategai.

Herritarrekin batera herriaren diagnostiko bat egiteko hainbat saio egingo dituzte, "hauteskunde programan txertatzeko proiektu eta beharrak identifikatzeko" asmoz. Bihar egingo dute lehen saio irekia.

ADIFeko lurren zati bat emateko Espainiako Gobernuarekin negoziatzen has dadila eskatu diote alkateari. Hilaren 18an auzotarrekin bildu ziren taldeko kideak.

Isaac Palenciak salatu du joan den ekainean jaso zutela albistea, eta erabaki hori "akats historiko" bezala definitu du.

Gaur aurkeztu dute ofizialki Isaac Palencia PSE-EEren alkategai bezala. Herri bezala "gehiago merezi dugula" uste du, eta horregatik, esku artean proiektu "berritu eta anbizio handikoa" duela esan du.

COVID-19aren pandemiaren ondoren Errenteria-Oreretako lehen arreta zerbitzua hobetu daitekeela uste dute alderdikoek, eta jaurlaritzari leporatu diote "pandemiari aurre egiteko esfortzu handi horren ondoren murrizketak planteatzea".

Herriko talde sozialistak EH Bilduk kirol instalazioen tarifak %2,6 igotzeko hartu berri duen erabakia deuseztatu du.

Aldakoeneak ateak zabalduko dituelako "pozik" azaldu da PSE-EE, baina aldi berean, "atzerapenarekin" datorrela irekiera hori iritzita, kritiko EH Bildurekin eta bere kudeaketarekin.

Beraungo Pablo Sorozabal plazan egingo du 18:30ean hasita.

Udal hauteskundeetarako prestatu duen programa aurkezteko agerraldia egin du gaur Errenteriako PSE-EEk. Isaac Palencia sozialisten bozeramaile eta alkategaiak hartu du hitza; zerrendan lehen zazpi postuetan doazen kideak izan ditu lagun agerraldian

Agerraldia egin du gaur Errenteriako PSE-EEko bozeramaile eta Maiatzeko 28ko udal hauteskundetarako zerrendaburu Isaac Palenciak. Ez da bakarrik azaldu prentsa aurrera, Iñaki Arriola Lurralde Antolaketa, Etxebizitza, eta Garraio sailburua eta Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa ahaldunak ere hartu dute parte agerraldian.

Programaren barruan, hiru hitzaldi antolatu ditu alderdi sozialistak. Bihar bertan egingo du lehena 18:30ean hasita, eta gizarte politikak eta inklusioa izango ditu hizpide Alfonso Gurpegi Lan eta Inklusio sailburuordeak.

CCOO sindikatuak kaleratutako oharrarekin bat egin du taldeak. Honen arabera, "dirua biltzeko ahaleginean" ari da udala.

Hainbat udal zerbitzu itxita jarraitzen dutela salatu du Isaac Palenciak, eta udalak ez duela "horiek berreskuratzeko inolako asmorik".

Udalak aurkeztutako proposamena PSE-EEren 2019ko udal hauteskundeetako programan sartu zutela gogorarazi nahi izan dute sozialistek, eta ordutik alkateak uko egin diela egindako proposamen guztiei.

Isaac Palencia bozeramaileak beharrezkotzat jo du herritarrei "honakoa bezalako urte hain zail batean presio fiskala ez handitzea". EH Bilduren politika "zerga eta tasak sistematikoki igotzea" dela salatu dute.