

Igandean Polinesiako dantzen jaialdia izango da Errenteriako Hiria Kulturgunean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euroko prezioa du. Errenteria Hiria kulturguneko leihatilan lor daitezke ohiko ordutegian. Hala ere, beste modu bat ere izang...

Emakumeen Egunaren harira, auzoetako elkarteetako emakumeek jaialdia egin zuten Galtzarabordan, eta zeinen ongi pasatu zuten ikus daiteke bideo honetan.

Hirugarrena ere egin dute. Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Eztena antzerki jaialdia atzo bukatu zen Erregea eta bufoia banketea-rekin, eta antolatzaileak pozik agertu dira: “Oso harreman ederra izan dugu artistekin, etorri diren lanak os...

Errenteria antzerkiaren plaza bilakatuko da asteburuan, Eztena jaialdiarekin. Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako topaketetan, antzerkia oinarri duen egitaraua prestatu dute hiru egunetarako. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, hitzaldiak eta antzerki saioak izango dira, besteak beste, herriko zenbait txokotan. Aurreko bi urteetako filosofiari eutsiko dio antzerki jaialdiak hirugarren aldi honetan ere: antzerkia eta arlo horretako proposamen berriak eskaintzea, eta, bide batez, mota guztietako adierazpenei —horien artean alternatiboei— tartea ematea. Horrenbestez, aurtengo egitarauak ere ildo horri jarraituko dio, lehenengo egunetik hasita. Gaur, Piezak sailaren txanda izango da. “Piezak sortzen ari diren lanen azalpena da; oraindik guztiz bukatuta ez dauden lanak dira, zirriborroak askotan, ideia solteak eta testuen zatiak. Bost taldetxo etorriko dira euren lanen lehen urrats horiek azaltzera”, jakinarazi du Ainara Gurrutxaga antolatzaileak. Modu horretara, ikusleek euren iritzia ematea da asmoa, eta sortzaileari pistak ematea lanarekin jarraitzeko. Piezak-ekin batera, etziko gosari-hitzaldia nabarmentzekoa da. Arantxa Iturbe kazetari eta idazleak, Pablo Barrio olerki idazleak, Manex Fuch aktore eta sortzaileak eta Borja Ruiz antzerki zuzendari eta aktoreak parte hartuko dute: “Euren sormen prozesuari buruz hitz egingo dute; batik bat, testuarekin zein harreman daukaten sormen prozesu horretan”. Jaialdia amaitzeko, otordua antolatu dute Ander Lipusekin eta Sustrai Colinarekin. Giro onean uztartuko dituzte bazkaria, antzerkia eta bertsolaritza, jardunaldien azken [...]

Aljarafe Andaluziako Kultura Elkarteak Maitane Goñiren aldeko jaialdia antolatu du biharko. 11:30etik aurrera, dantzak, musika, abesbatzen emanaldia eta poesia izango dira ikusgai eta entzungai Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrera doan da.

Zirku tailerra, dantza, poesia irakurraldi hizkuntz anitza... diziplena denek, eta pertsona guztiek dute leku Atlantikaldiaren Artxipelagoan.


Gaur martxoaren 8a izanik, urteroko ohiturari jarraituz Emakumeen Eguneko jaialdia egingo dute auzoetako emakume taldeek. Jaialdirako hainbat dantza prestatu dituzte urtean zehar, eta jantzi bereziak eramango dituzte gainean. Emakumeei ez ezik, gizonei...

Oarsomusikak antolatuta, larunbatean eskualdeko hainbat musika talde ikusteko aukera izan zen tabernan eta gaztetxean. Honakoak dira horietako batzuk.

Landarbaso abesbatza Atapuercako Eboluzio Jaialdian parte hartzera gonbidatu dute. Hain zuzen, larunbatean emango du kontzertua 19:00etan, eta emanaldi horrekin itxiko dute jaialdia.Kontzertu horiek Atapuerca eta Ibeas de Juarroseko udalek (Burgos, Esp...

Gaurtik hasi eta datorren larunbata arte Errioxako XVI. Kultur Astea egingo dute herrian, Gipuzkoako Errioxako Etxeak antolatuta. Hala, aste osoan zehar Reina Aretoak Errioxarekin lotutako hainbat hitzaldi hartuko ditu 19:30etik aurrera guztiak. Gaur...
