
Bi asteazkenero biltzera deitu du Antxo AFk, barrutian kirola egiteko instalazio batzuk beharrezkoak direla aldarrikatzeko. Lehen deialdia, asteazkenean.

Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuak datorren hilabetean irekiko dituzte. Segurtasun neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute.

Ekarpenak egin daitezke maiatzaren 13ra bitartean

Kirol sailak hobekuntzak egiten jarraitzen duela jakinarazi du.

Pasaiako Udalak azterlan bat egin asmo du kultura, gazteria eta kirol instalazioen eta zerbitzuen ebaluatzeko. Herritarren asebetetze maila jakin nahi dute.

Kirol instalazioen mantenu eta kudeaketarako atezain laguntzaile bat lanposturako hautaketa prozesua berehala hasiko duela jakinarazi du Touring Kirol Elkarteak.

Datorren astelehenean (hilaren 29an) zabalduko dituzte ateak berriro Galtzarabordako kiroldegiak, eta Fanderia eta Beraungo igerilekuek. Eusko Jaurlaritzak ezarritako edukiera mugekin eta murrizketekin egingo dute (2421 agindua, ekainaren 18koa).