
Hunkigarria, ederra eta jendetsua. Milaka lagunek egin zuten bat 21 Korrikarekin Errenteria-Oreretan.

Korrika Txikia egin dute Lezon gaur. Txikitik gutxi izan du, erraldoia egin dutelako Lezo Herri Eskolako eta Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek baita irakasleek ere.

Korrika Gazteek hartu dute gaur lekukoa, eta ez da nolanahikoa izan, giro ederra jarri dute.

Gaur helduko da 21Korrika Errenteria-Oreretara Lezotik 22:52an. Atzo Korrika Txikiak egin zituzten eta gaur goizean egingo dute beraiena gazteek, 12:30ean hasita. Bizarain, Gamon, Egiluze, Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena, Oiartzo, Don Bosco eta Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek bat egingo dute; 13:00etan bilduko dira denak Zumardian antolatu duten kontzertuan.

Xenpelar AEK-ko ikasle ohia, mintzalaguna, korrikaren lekuko eramailea eta 21. Korrikako batzordekidea da Belen Vazquez Perez (Errenteria, 1972). Euskalduntze prozesua ederra izan dela dio «esfortzu handia» eskaini behar izan badio ere.

Maria Manera Bassols Katalunian jaio zen, eta Oiartzunen bizi da duela bost urtetik. Intxixu-AEK euskaltegiko ikaslea da. Bosgarren ikasturtea du euskara ikasten.

Orereta Ikastolaren Linoko eraikinak (Agirre Lehendakariaren plaza) hartuko du emanaldia. Hura amaituta berriz, solasaldia antolatu dute Kote Camacho, Dani Goñi eta Joseba Alvarezekin.