
Pasaiako Udalak abiarazi du berriki proiektua, gaian adituak diren hainbat eragilerekin batera. Lehengo astean egin zuten aurreneko bilkura, eta hogei eragiletik gora batu ziren, 2050eko Pasai San Pedro irudikatzeko, besteak beste.

Etorkizun hurbilean klima aldaketak eragingo dituen kalteei elkarlanean erantzuteko lanean jarraitzen dute sanpedrotarrek. Hurrengo bilkura irekiaren berri eman du udalak.

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko udalak eta barrutiko eragile eta norbanako ugarik lankidetza berezia abiatu dute. Hilaren 27an hurrengo bilkura irekia egingo dute.