
Uztailaren 13an ospatuko dute Oiartzun Irratiaren 25. urteurrena, eta egun horretan bertan jokatuko dute Kopla Txapelketaren finala.

Kopla eta bertsoak ez dira faltako Errenteria-Oreretako plaza eta tabernetan igandean, Santa Ageda bezperan.

Iñigo Legorburu eta Eider Rodriguez errenteriarrak, Eskulangintza azoka, Luis Mari Etxebeste taldekidea eta Gaztedi Txiki elkartea omenduko ditu aurten Ereintzak.

Aurten Iñigo Legorburu omenduko dute Santa Ageda koplen barruan, Xenpelar bertso Eskolak, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Xenpelar AEK eta Ereintzak.

Bizarain Ikastolako ikasle eta irakasleak gaur irten dira kalera santa eskean.

Datorren igandean, otsailaren 4an, Santa Ageda egunaren bezperan santa eskean irtengo dira Xenpelar Bertso Eskola, lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea eta Xenpelar AEK Euskaltegiaren eskutik.

Ereintzakoak, batetik, eta Lau Haizetara, Xenpelar AEK eta Xenpelar Bertso Eskolakoak, bestetik, ibili ziren santa eskean.

http://www.youtube.com/watch?v=TcBifDtJD_A

19:00etan aterako dira Tomas Garbizu Musika Eskolatik koplak abesten izango direnak. Ekitaldi irekia denez, lezoarri parte hartzeko eskatu diete.

Papresa, Beissier, Jose Luis Insausti, Juneren Hegoak eta Hibaika omenduko dituzte. 18:00etan gelditu dira Ereintzaren egoitzan, eta Juli kafetegian hasiko dute tabernaz tabernako buelta.

Santa Ageda bezpera dugu abestiak dioen bezala, eta herriko zenbait txokotan, batik bat ikastetxeetako haurren eskutik, entzun ahal izan dira koplak. Arratsaldean, helduen txanda izango da. 18:30ean geratu dira Arkaitzan. http://www.youtube.com/watch?v=OeA1CgcBg2c&feature=youtu.be
