
Goizean Beraunen egin bezala, arratsaldean Erdialdea hartu du Korrika Txikiak.

Korrika Txikia egin dute Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek eguraldia lagun zutela.

Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek euskararen alde hartu dituzte kaleak Korrika Txikian.

Korrika Txikiak euskararen aldeko mezua zabaldu du gaur goizean Beraun eta Kaputxinoak auzoetan, Cristobal Gamon ikastetxeko eta Bizarain Ikastolako ikasleek.

Gaur arratsaldean Erdialdeko kaleetan barrena egingo dute bigarren Korrika Txikia, 15:30ean hasita. Koldo Mitxelena, Orereta Ikastola, Egiluze, Telleri Alde, Cristobal Gamon, eta Bizaraingo ikasleek Korrika Txikia handi egingo dute berriz ere, eguraldiak ez badu azken orduko aldaketaren bat eragiten behintzat.

Asteazken goizaldean iritsiko da Korrika Pasaiara. Gazteenek, baina, aurrea hartuko diote data horri, bihar Korrika Txikiak egingo baitira lau barrutietan.