
Errenteria-Oreretak bat egin du protestarekin eta klimaren alde elkarretaratuko dira 19:00etan Xabier Olaskoaga plazan, Niessen Merkataritza Gunearen sarreran.

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko udalak eta barrutiko eragile eta norbanako ugarik lankidetza berezia abiatu dute. Hilaren 27an hurrengo bilkura irekia egingo dute.