
Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Udalak behin-behineko erregulazio eredu berri bat ezarriko du, txartelik gabeko bizilagunentzako edo bisitarientzako plaza libreen kopurua handituz.

Dantzak Antxoko kale eta txokoak hartuko ditu datorren astean, Pasaiako Dantza Festibala egingo baita, zazpigarrenez. Aurtengoak hamazazpi ekitaldi izango ditu.

Atzoko osoko bilkuran udalbatzak aho batez onartu zuen Luzuriagako obren lehen fasearen lanen esleipena. Udalak aurreratu du otsailean hasiko direla jarduketak.

Eraikin historikoa birgaitzeko obren lehen faseari argi berdea eman zion plenoak abendu bukaeran, aho batez. 6 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du proiektuak.

Ordenantza berria argitaratu du gaur udalak. Araudi honek herritarren egunerokoan "aldaketa nabarmena" ekarriko duela dio udalak.

Luzuriaga eraikinaren eta barrutiaren etorkizunaz aritzeko bi saio "zirraragarri" antolatu ditu herritar talde batek. Hilaren 27 eta 30ean izango dira, Kultur Etxean.

Bete egin zen atzo San Fermin eliza Luzuriaga eraikinerako landu den egitasmoaren aurkezpenean. Jakin-mina, poztasuna eta ilusioa nahastu ziren tenpluan.

Hilaren 19an, Luzuriaga eraikin berriaren lehen aurkezpen publikoa egingo du udalak. Saioa Antxoko San Fermin elizan izango da, 19:30ean.

3,4 milioi euro emango dizkio ETSk Pasaiako Udalari, Azoka eraitsi izanagatiko kalte ordain gisa. Zenbateko hori Luzuriagan inbertituko dute.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren ebazpenak Pasaia bizitegi merkatu tentsionatutako eremu izendatu zuen atzo.

Hiru urteko hutsunearen ondoren, proba herrikoiaren XII. ekitaldia jokatuko da ostiralean, 20:30etik aurrera. Lasterketak trafiko aldaketak ekarriko ditu barrutira.

Uztailaren 4tik 8ra Antxoko sanferminak izango dira. Ospakizunek trafiko eta aparkaleku aldaketak ekarriko dituzte barrutira.

Maiatzean kalte larriak jasan zituzten bi ibilgailuak kentzeko baimena jaso berri du udalak. Gaur goizean erretiratu dituzte.

Astelehen eta asteartean Luzuriagako parkingean film baten grabaketak eragindako gorabeherengatik barkamena eskatu diete antxotarrei. "Koordinazio falta" egon dela diote.

Grebaren gainean hausnartu eta erabaki ondoren, Antxon aurrera eramango den egitaraua aurkeztu dute. "Kaleak hartu eta zaintza eskubide kolektiboaren alde" egingo dute.

Plenoan eztabaidagai izango diren puntuen artean daude Luzuriagaren salerosketa eta topoaren lanen jarraipenerako batzordearen sorrera.

"Positibotzat" jo du koalizioak udalaren eta aldundiaren arteko salerosketa. Hori "EH Bilduk lortutako akordioari esker", dela zehaztu dute.

Diputatuen Kontseiluak onetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Antxoko bulego eraikinaren jabetza (%6) Pasaiako Udalari saltzea.

Pasaiako Udalak, Luzuriaga bulego-eraikinean Gipuzkoako Foru Aldundiak duen partaidetza, erosiko du.