
Pailazoen ikuskizuna urtarrilaren 5ean izango da, Bekoerrota kiroldegian. Edukiera mugak daude. Sarrerak jada salgai jarri dituzte.

Interesdunek Bekoerrota, Altzate eta Errenteriako Xenpelar Kultur Dendan eskura ditzakete sarrerak; salneurria, 8 euro.

Halaxe adierazi du gaur goizean Porrotxek, Txo, Mikmak txikia diskoaren aurkezpenean. Albaolako Kultur Faktorian aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek beren azken lana, grabazioan zein ikuskizunean parte hartu duten hamarnaka lagunez inguratuta. Albaolaren proiektua Euskal Herrian zehar ezagutzera ematea da asmoa, eta horretarako elkartearen ereserkia ere sortu dute. http://youtu.be/DH9T3FzCu8E


Marimotots, Porrotx eta Libe Amazoniara egindako bidaiaren inguruan arituko dira. Astelehenean Antxoko liburutegian izango da saioa, eta asteartean, San Pedroko liburutegian.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek 'Ostirala iritsi da!' emanaldia antzeztuko dute Bekoerrota kiroldegian, 12:00etan. Sarrerak salgai daude, 8 euroan.

Bi euskal pailazoek Marimototsen urtebetetzea ospatuko dute Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan, 17:30ean eta 19:00etan.

COVID-19 kasu positiboen gorakada medio, bihar eta etzi Juanba Berasategin eskaintzekoak ziren saioak gibelatzea erabaki du Donibaneko Jai Batzordeak.

Marimototsen urteak ospatuko dituzte bi pailazoek Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan, abenduaren 10ean. Sarrerak eskuragai daude jada.

Pailazoek gaur estreinatzen dute beren azken lana, Albaolako Kultur Faktorian, Pasai San Pedron: 'Txo, Mikmak txikia' izenburupean, "egur hotsa eta egur usaina darien 18 kantuz osatutako CDa plazaratu dute. http://youtu.be/QFBQPzX_cl0
