
Hilaren 7an inauguratu zuten 'Hain gertu eta hain urrun. Migrantas' erakusketa Hondarribian. Hilabete batez izango da ikusgai Emeki elkartean. Emakume migratuekin egindako lanaren emaitza da.

Atzo abiatu zuten sanjuandarrek aurtengo Gora Herriak jaialdia. Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko sareak ehuntzeko baliatuko dute aurtengoa, egitarau biribil eta osoarekin.

SOS arrazakeriak, Bizilagunak programaren bidez mahairen bueltan eseriko ditu hainbat familia; helburua, aurreiritziak eta estereotipoak apurtzea da, arrazakeriaren aurka borrokatzeko.

‘Euskal Herria, harrera herria’ lelopean antolatu du Bixi-Bixik aurtengo Gora Herriak jardunaldi politikoa, hegoaldeko migranteak hizpide (eta hizlari). Pasaitar denen «gu berri bat» eraiki nahi dute.

Urteroko Gora Herriak dinamikarako apustu sendoa egin du aurten kultur elkarteak. Herrialde bat hautatzeaz harago, harrera bila irtenarazten dituztenak izango dituzte hizpide eta gonbidatu berezi.

Iaz hasi ziren etxeko langileak langabezia ordainsarirako kotizatzen, baina eskubide asko bermatu gabe dituzte oraindik. SOS Arrazakeriak salatu du dagokiena baino 800 euro gutxiago kobratzen dutela hilean.

Irungo prostituzioari buruzko txostena landu dute Arrats elkarteko kideek. Prostituzioaz hitz egiteko, lehendabizi «protagonistei entzun» behar zaiela esan dute.

SOS Arrazakeriak migranteen errealitatea lehen lerrora ekarri du ‘Dos familias’ film laburraren bidez. Errenteria-Oreretara garai ezberdinetan heldutako bi familiaren esperientzia bildu du filmera.

Bazkarien bueltan elkartzea eta migrante zein bertakoen familien arteko loturak sortzea zuen helburu Bizilagunak proiektuak, pandemiaren eraginez, moldatuta dator, hangoei eta hemengoei arnasa eman eta elkartasunez bidea egiteko.

‘Itsasargi’ izena eman diote Pasaiara heldu berri diren emakumeen harrera beharrei erantzun asmo duen programari. Herrigintzan diharduten elkarteetako kideak izango dira aurtengo mentore.

Pertsona migratzaileen ez ohiko erregularizazioa eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen gaia landu zuten atzo udalbatzaren ohiko osoko bilkuran. EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak eraman zuten gaia eta bi horien eta EAJren babesa jaso zuen.

Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko saioa egingo dute datorren ostiralean -martxoak 5-, Trintxerpeko alkateordetzan.

Munduko itsasbide arriskutsuenean jitoan dauden bizitzak salbatzeko asmoz hasi du bidaia Almeriako Adra portutik. Barruan, hamahiru tripulatzaile.

Migranteei laguntza ematen ari dira Oihartzun Guk-eko kideak. Herritarrei dei zabala egin diete berriz ere haientzat arropa eman dezaten.

Arroza kozinatzeko hamaika modu daudela eta denak aberasgarriak direla erakutsiko dute, osagarri eta beharrezko, aniztasun kulturala beharrezkoa, eta aberasgarria den moduan.

Anunciatako ikasleek harrera egin diote, eta migratzaileen drama gertutik ezagutzeko baliatu dute aukera.