
Euskahaldunak Eskultoreen Elkarteak Eskua Saria eman zion ostiralean eskultore sanpedrotarrari eskulturgintzari egin dion ekarpena aitortzeko.

San Pedroko lonjak diseinuzko autoen eta auto esklusiboen erakusketa jasoko du asteburuan. Orotara, 50 ibilgailu inguru ikusi ahal izango dira.

Donibane eta San Pedroko alkateordeek "kezkaz eta arduraz" bizi dute egoera. Jakinarazi dute larrialdien protokoloa eguneratuko dutela, aurrerantzean mekanismoak urgentziaz aktibatzeko.

Datozen lau urteetan iparrorratza izango den Agintaldi Plana aurkeztu zuten atzo publikoki. 100 neurriak "egingarriak eta neurgarriak" izango dira.

Biharko lanuzte orokorrak eta mobilizazioak daude deituta Gazako herriari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko. Hori dela eta, alkateordetzak astebetez atzeratuko dira.

Lau alkateordeek herritarrak artatuko dituzte hilabeteko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era. Urriaren 1ean, baina, sanpedrotarren ordezkariak ezin izango ditu herritarrak jaso.

Udako epealdian, lau alkateordeek telematikoki erantzungo dituzte pasaitarren kezkak eta eskaerak. Irailaren 10ean berreskuratuko da aurrez aurreko ohiko zerbitzua.

Sanpedrotarrekin egindako bilera irekian kioskoa kentzea eta plaza erabilera publikorako uztea erabaki zen. Astelehenean hasiko dira lanak.

Pasaiako Udaleko lau alkateordeekin aurrez aurreko arreta zerbitzuaren hurrengo data apirilaren 17an izango da, eta ez, aldiz, apirilaren 3an.