
Oinherri Euskal Herriko herri hezitzaileen sarea da, eta udalerriak eta aisia, hezkuntza, kultura eta euskara arloko eragileak biltzen ditu. Topaketa hilaren 1ean izan zen, Donibanen.

Eskualdeak dituen ezaugarriak eta esperientziak aintzat hartuta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak plan berriak diseinatzeko martxan jarriko den lehen fase pilotuan aritzeko aukeratu du Oarsoaldea.

Hilaren 24tik apirilaren 6ra bitartean Gipuzkoako V. Bakailao Ibilbidea egingo da Gipuzkoako 50 establezimendutan. Lehiaketaren finala, hau da, Gipuzkoako XI. Bakailaozko Pintxo Txapelketa, Juanba Berasategin izango da, apirilaren 8an.

2024a bukatzear dagoen honetan, urtearen balorazio baikorra egin du Mari Carmen Mogilnicki Laurak Bateko presidenteak. Ondu dituzten iniziatiba berriak aurkeztu ditu eta etorkizuneko erronken inguruan mintzatu da.

Gaur, hilaren 11n, egin du Oarsoaldeko Garapen Agentziak Biratu Foroa Errenteriako Agustinak Zentroan. Erakunde, enpresa eta iraunkortasunean adituak elkartu dira.

Egitasmoaren helburua da udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzea. Bonuak hilaren 14tik azaroaren 30era bitartean erabili ahal izango dira.

Oarsolanek Errenteria-Oreretako Lartzabal auzoan egingo du bidea, eta bere helburu nagusia da laneratzea eta kalitatezko enplegua sustatzea.

Gaur eguerdian inauguratu dute Agustinak Zentroa. Kultur eta sormen industrietako proiektuak sustatzeko erreferentziazko gunea izan nahi du.

Sinatzaileek adierazi dute urrats esanguratsua dela dantzaren sektorea profesionalizatzeko eta kultura eta sormen ekosistema indartzeko.

Hilaren 9tik 12ra Pasaia Itsas Festibalaren hirugarren ekitaldia ospatuko da, uretako eta lehorreko jarduerekin. Jaialdiaren zuzendariak egitasmoaren muinaren gaineko gogoeta egin du.

Egun barrakoi bakarra kontserbatzen da, eta gune hori bisita eta bertan gertatutakoa ezagutu daiteke. Barrakoietan Francoren erregimenean Jaizkibelgo errepidea eraikitzera behartutako gerrako presoak egon ziren.

Itsasoa eta berrikuntza ardatz dituen iniziatibaren barruan, Rekreando enpresak isolamendu burbuila eramangarria aurkeztu du, Itsas Salbamenduan aplikatu ahal izateko.

Haurrek jolaserako eta aisialdirako gune erakargarriago, modernoago eta seguruago bat izango dute hemendik aurrera. Hiru eremutan banatutako zazpi joko jarri dira.

Garapen agentziak Trintxerpeko Merkatuan kokatu du bulego berria, eta asteartero artatuko dituzte herritarrak, 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 16:00etara.

Bisita horretan desgaitasuna edota gizarte eta enplegu bazterkeria egoeran diren pertsonentzat sortu dituzten lan aukerak lehen eskutik ezagutu dituzte.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da. Kontratatutako pertsonek 30 urte baino gutxiago izan behar dituzte.

Gipuzkoako Foru aldundiaren Iraunkortasun ailarekin sinatutako akordioak 55.000 euroko inbertsioa suposatuko du Oarsoalderako.

Kuxkuxeroak egitasmoak eskualdeko gazteei beren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera ematen die. Blanco Lezon (hilak 10) eta Pasaian (hilak 31) izango da. Ollokiegi, aldiz, Errenteria-Oreretan (hilak 24).

Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatzen du atal hori, eta Oarsoaldeko lan merkatuaren egungo egoera eta egoera sozioekonomikoa aztertzen ditu.

Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Batzordeak antolatzen du egitasmoa. Lehenengo erronka Oiartzungo Ranitak taldearentzat izan zen, eta bigarrenean Errenteria-Oreretako Erramundarrak taldea nagusitu da.