
Hilaren 23an, 23.edizioz Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatu du Lau Haizetara euskaltzaleen topaguneak. Eguberri ospakizunen bidez haurrei euskara transmititzea bermatu nahi dute.

Aurten bai, musukorik gabe iritsiko da bikote magikoa herrira. Gaur arratsaldean jasoko dituzte haurren gutunak, herriko plazan.

Datozen asteburuetan Orereta Ikastolako baserri inguruko zelaiguneak "magiaz, iratxoz eta sendabelarrez" beteko dituzte. 40-45 minutu inguruko ibilbidean, magia bilgunea, sorgintzen baratzea eta Mari Domingi bera bisitatzeko aukera izango da.

Bihar ere, haurren gutun eta marrazkiak jasotzen jarraituko dute goizetik eguerdira Mari Domingik eta Olentzerok.

Errege Magoak eta Olentzero Pasaiara eramango dituzten opariak prestatzen ari direla baieztatu dute Mari Domingik eta Baltasarrek bideoan.

Eskutitzak azken momentura arte jasoko dituztela jakinarazi dute, baina ez plazan bertan. Opariak egongo direla ziurtatu dute.

Xixilio Maritxalar Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko presidentea da. Aurtengo Olentzero eta Mari Domingiren etorrera berritasunekin dator, eta horiez mintzatu da HITZArekin.

Abenduaren 24ko ekitaldia antolatzen hasteko bilera irekia egingo dute azaroaren 24an, udaletxean

Olentzeroren laguntzaileek bilera egingo dute hilaren 25ean

Doneztebe plazan izango da harrera ekitaldia, arratsaldez.

Beharra dutenei laguntzeko helburuarekin, auzo elkarteko kideek pasta lehorra jasoko dute Alabergako elkartean, 18:30etik aurrera. Bildutako jakiak Zaporeak elkarteari igorriko dizkiote.

Olentzero Errenteriara etorriko da hilaren 24an. Urteroko ibilbidea egin ondotik, herriko plazan abestuko dute.

Merkatuan Eguberriei begirako eremua atondu du Jai Batzordeak barrutiko elkarteekin elkarlanean. Photocall moduan prestatu dute.

Errenteriako Udalak haurrek Olentzero eta Mari Domingiren gutunak jaso ditzaten epea ireki du. Herri Bizia web gunearen bidez egin daiteke eskaera.

Koldo Mitxelena ikastetxe eta Koldokide guraso elkarteak Gabonetarako egitaraua antolatu dute. Hilaren 10ean hasi eta hilaren 24ean bukatuko da.

Gabon Eguneko 18:15ean aterako da herriko elkartearen Olentzero. 20:00ak aldera bukatuko dute bidea, Herriko Plazan.

Eguberrietako ekitaldiak direla eta, trafiko aldaketak izango dira Pasaiako lau barrutietan datozen egunetan. Eragin guztiak, albistean.

Goizeko etorrera Alkartasunak antolatu du, eta 11:15ean irtengo dira Usozetik. Arratsaldekoaz Basariko kideak arduratu dira, eta entsegua egin ondoren, 18:30ean ekingo diote ibilbideari.

Euskal Herriko haurrei begirakoa da Errenteriako Udalaren iniziatiba.

Lezoko Udalak adierazi du Olentzero lapurtu eta erre zutenen bila ari direla, ikerketa zabalik dagoelako.