
Zabala Enea II gaztetxearen XXII. urteurrena biribiltzeko egun osoko egitaraua antolatu du Oreretako Gazte Asanbladak hileko azken larunbaterako.

COVID-19ak eragindako osasun larrialdia hasi zenetik egin duten moduan, oraingoan ere herritarrak eta herria zaintzera datoz, eta horretarako aisialdia eta Oreretaren ezagutza sustatzeko proposamen berria landu dute.

Ezinezkoa izango da aurten Sagardo Eguna ohiko moduan ospatzea, baina konfinamenduan bada ere, ospatu ospatuko dute. OGA Oreretako Gazte Asanbladaren ekimenez, iniziatiba jarri dute martxan eta datorren larunbatean (hilak 24) Zumardian sagardo egunak pizten duen giroa etxeko balkoi eta leihoetara eramatea proposatu diete herritarrei.

Zabalenea II. Gaztetxeak hogei urte beteko ditu aurten, eta urteurren berezia behar bezala ospatzeko, urte osoko egitaraua prestatzen ari dira. Gaztetxea kalera atera nahi dute, eguneroko jarduna herritarrei gerturatzeko asmoz.

Gazteen nahiak aurrera eramateko gunea dela gaztetxea esan du OGAk .

Kontzertu eta DJak antolatu dituzte hilaren 18rako. Aurretik afaltzeko aukera eskainiko dute.

Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora lelopean hitzaldia antolatu dute bihar Oreretako gaztetxean, Oarsoaldeko Itaiak eta Oreretako Gazte Asanbladak elkarlanean Martxoaren 8aren karietara. 17:00etan izango da.

Kamisetak eska daitezke dagoeneko, taila aukeratuta, datozen asteetan jakinaraziko du gazte asanbladak nola ordaindu eta noiz jaso daitezkeen.

OGA Oreretako GAzte Asanbladak antolatuta bihar egingo dute arratsaldez binilo pintxada.

Ospakizunez gain, Aitzol Gogorzaren kaleratzearen aldeko giza katean parte hartuko dute