
‘Soilik baietz da baietz’ legea lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten larunbatean Emakumeen etxera hurbildu zirenek. Maria Naredo legegileak xehe azaldu zituen legearen josturak.

Borroka artikulatu bat planteatu dute gaurtik aurrera greba feminista orokor baterantz. Bide horretan, saretzera, ez isiltzera, autodefentsara, barne indarra ateratzera, planto egitera, bizitza erdigunera eramatera deitu dituzte emakumeak.

Azken egunetan Euskal Herrian izandako bi erailketa matxistak salatzeko protesta egin zuen ostiralean Oreretako Mugimendu Feministak.

Indarkeria matxista errotik ezabatzeko, polizia eta epaile neurri zigortzaileez gain, "bestelako jarrera, ekintza eta neurriak" beharrezkoak direla dio Oreretako Mugimendu Feministak. Azken asteotan izandako erasoen bi biktimei "elkartasuna eta besarkadarik goxoena" helarazi zieten atzoko mobilizazioan.

Irakurketa bateratua egin dute ordezkaritza duten talde guztiek, azken asteetan herrian izandako bi indarkeria matxista kasuak salatzeko.

Oreretako Mugimendu Feministak Miarritzeko hilketa matxista salatu du gaur 13:00etan Gamon Zumardian. Bostogei bat lagun elkartu dira.

Azken urteotako mobilizazio historikoak gogoratu, pandemiaren eragina aztertu eta aurtengo martxoaren 8aren gaineko gogoeta egin dute Oarsoaldea eta Bidasoko elkarte feministek. Oiartzungo Feministen Asanblada, Harremantxo, Lezoko Emakume Taldea eta Oreretako Mugimendu Feminista dira eskualdeko protagonistak.

Ez gara hiltzen akatzen gaituzte lelopean 19:00etan abiatuko da manifestazioa Herriko Plazatik.

Hamarnaka lagun bildu dira Oreretako Mugimendu Feministak gaur arratsaldean deitu duen elkarretaratzera, Errenteria-Oreretan izan den azken eraso sexista salatzera.

Haserre, nazkatuta eta "baboso" eta erasotzaile guztiak kaleetatik eta herritik kanporatzeko asmo irmoarekin azaldu da mugimendu feminista.

Adierazpen instituzional plazaratu du udalak, asteburuan izandako erasoaren aurrean. Aho batez iragarri dute ez dutela halakorik onartuko.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna antolatzen hasiko dira eta Martxoaren 8ko egun osoko grebaren gaineko lehen berriak zabalduko dituzte.

Oreretako Mugimendu Feministak azken eraso sexista salatzeko egin zuen manifestazioko irudiak.

'Lau eraildako eta hiltzera kondenatzen gaituen sententzia' goiburuarekin, Gasteizen, Donibane Garazin eta Bidarten izandako lau emakumeren hilketak salatuko dituzte.

Elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak Gasteizen indarkeria matxistak bi emakume, ama-alabak, hil dituela salatzeko.

Beste bi emakume hil ditu indarkeria matxistak. Joan den ostiralean Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan gizon batek emazte ohia eta haren ama hil zituen.

Mural margoketa herrikoi musikatua, kotxe karabana, aldarrikapen ibiltaria, kontzertua eta manifestazioa antolatu ditu Oreretako Mugimendu Feministak.