
Guztira, 6.000 lagunetik gora izango dira deialdiaren barruan PCR proba egin dutenak. Baheketa masibo horren datu orokorrik edo baloraziorik ez dute jakinarazi, momentuz behintzat, osasun agintariek.

Aurreko asteburuarekin alderatuta antzekoak dira kutsatuen kopuruak Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Lezon; Pasaian, baina, behera egin du. Bera egin du ere herri guztietan 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko tasak.

Oarsoaldean herenegun izandako positiboen kopuruarekin alderatuta, erdira jaitsi dira kutsatuak azken orduetan.

100.000 biztanleko tasek gora egin dute Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen. Lezon eta Pasaian, berriz, apal bada ere, behera egin du tasa horrek.

COVID-19 tasa apaltzen hasi bazen ere Lezon eta Oiartzunen, ez du joera hori jarraitu azken orduetan. Kutsatu kopuruak gora egin du bi herri horietan, eta tasak ere gora egin du.

Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasan behera egin dute Lezok eta Oiartzunek. Pasaiak du oraintxe, Oarsoaldeko tasarik altuena.

Alde handiarekin positibo gehien Errenteria-Oreretan izan dira azken orduetan baina Oarsoaldeko gainontzeko hiru udalerrien egoerak ere ez du hobera egin; herenegun baino positibo gehiago izan dira atzokoan Pasaian, Oiartzunen eta Lezon.

Lezon kutsatu bakarra izan da azken orduetan, eta COVID-19 tasak apal bada ere, jaisten jarraitzen du udalerri horretan. Gainontzeko guztietan gora, eta azkeneko datuen arabera, tasa horretan lau zifren langa gainditu du Pasaiak.

COVID-19agatik kutsatutako gehienak azken orduetan Pasaia eta Errenteria-Oreretan hauteman dituzte.

Pasaia eta Lezo gorriz markatu zituzten pasa den astean, eta orain, Errenteria-Orereta eta Oiartzun dira eremu horretan, asteburuko kutsatu kopuruagatik.

Osasun Sailak plazaratutako azken datuen arabera, 1.355 positibo zenbatu dituzte lau egunetan Oarsoaldean; 4.000tik gorakoak dira udalerri guztietako tasak.

Iragan asteburuko datuekin alderatuta zenbaki guztiek behera egin dute eskualdean, hala ere, semaforoa gorri dago oraindik lau udalerrietan.

COVID-19arekin kutsatutako hamabi pertsona hauteman dituzte azken orduetan.

COVID-19 tasak gora egiten jarraitzen du Oarsoaldeko herri guztietan; Lezon apur bat egin du behera, baina bertako datua da oraindik ere kezkagarriena.

Atzoko datuen arabera, lau herrietan izan dira positiboak Errenteria-Oreretan hamasei, Pasaian sei, eta Lezo eta Oiartzunen hiruna.

Errenteria-Oreretan sei positibo hauteman dituzte.

Lezon ez da positiborik izan azken orduetan txostenaren informazioaren arabera.

Azken datuek diotenez, egun bakarrean sei positibo berri izan dira Errenteria-Oreretan, bi Pasaian eta bat Oiartzunen. Lezon ez da infektaturik izan.

Lau kasu atzeman dituzte Pasaian, hiru Errenteria-Oreretan, eta bakarra Lezon. Osasun larrialdi egoerari aurre egiteko neurri berriak indarrean jarri ditu Eusko Jaurlaritzak.

Pasaian eta Oiartzunen bina positibo berri zenbatu ditu Osasun Sailak; Lezon eta Errenteria-Oreretan, bestalde, ez da kutsatu berririk izan azken 24 orduetan.