
Azahara Dominguezek eta Teo Alberrok bilera egin dute Pasaiako garraio publikoko zerbitzuaren inguruan hitz egiteko.

Donibanetik ospitaleetara doan lineak ohiko ibilbidea mantenduko du, baina E07 eta E09 lineen murrizketak ere bertan behera uztea eskatu du alkateak.

Aldundiak Lurraldebuseko hainbat lineatan aldaketak aurreikusi ditu urriaren 1etik aurrea, eta horietako hiruk Pasaiako mugikortasunari eragiten diote zuzenean.

Zenbait lineetan ordutegiak aldatu eta maiztasunak murriztu ondoren, udalari garraio publiko duina bermatzeko exijitu diote.

Hitzaldia egin dute auzo elkarteek eta Duintasunak auziaren gainean Ekialdebuseko Langileen Batzordeko presidentearekin. Moldatutako proiektuarekin «murrizketak» ezarri dituztela salatu du hark.

Auzo elkarteek, erretiratuen elkarteek eta Duintasuna Pentsiodunen elkarteak antolatu dute hitzaldia. Etzi izango da, Beraungo erretiratuen elkartean, 18:00etan.

OR07 linea izango denaren ibilbidea kontsultatuta, Errenteria-Oreretari dagozkion bi geltoki baino ez dira azaltzen: Diputazio Plazakoa da bata, eta Kaputxinoak biribilgunekoa, bestea. Aldundiak dio, akats bat izan dela tartean, eta Beraunen geltokia aurreikusia dagoela.