
Haatik 2011n Aiert Beobidek eta Iurre Aranburuk Antxon sortutako dantza konpainia da. Euskal Herritik nazioarteko oholtza ospetsuenetara egin dute jauzi, eta hamar obra inguru sortu eta ekoitzi dituzte denbora horretan.

Datorren martxoan estreinatuko du konpainiak lan berria eta dagoeneko 18 emanaldi itxi dituzte. Musikak "garrantzia berezia" izango du emanaldietan.

Dantza konpainia antxotarrak Donibaneko Juanba Berasategin taularatuko du obra, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude Bibe plataforman.