
Arramendiko zubiaren eta futbol-zelaiaren gaineko pasabidearen artean ezarriko dira pantaila akustikoak.

1,2 kilometroko tartean egingo ditu lanak Bidegik: Arramendiko zubibidearen eta Pasaiako porturako eta Errenteria-Oreretako 2. irteeraren artean hain zuzen. Zortzi hilabete inguruko iraupena izango dute lanek.