
Haurren aisiarako kaleko eremuetan txakurren kakak maiz agertzen direlako kezka eta haserrea azaldu ditu San Pedroko guraso talde batek.

Udalak euskaraz jolasean aritzeko Parketarrak egitasmoa jarriko du martxan lau barrutietan. Saioak hilaren 19tik ekainaren 12ra bitartean izango dira.

Arrakastaz bukatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak Beraun auzoko bi eraikineko 63 etxebizitzaren birgaitze integrala. Halaber, auzo horretako espazio publikoa urbanizatzeko eta hobetzeko lanekin jarraitzen dute. Bisita egin dute bertara gaur eguerdian Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak.

Ia urtebeteko iraupena izan duen prozesuan, herriko 20 espazio aztertu eta bederatzitan eragiteko proposamena landu dute eragileek eta udalak.

Proiektu horretako mugarri garrantzitsuenetako bat zen 5 eta 15 zenbakien artean bi plaza berri sortzea, eta gaur zabaldu dituzte ofizialki, Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, eta bizilagunek.

Udalak galdetegia helarazi die lezoarrei, herriko parte sarearen gaineko iritzia eman eta datuak biltzeko.

Herriko parkeen errealitatea ezagututa, herriko eragileekin bilera aroa hasi dute. Atzo bertan egin zuten lehen bilkura.

Gure Zumardian eta Ibaiondo pilotalekuaren inguruan zeuden aisialdiko instalazioak Biterin birkokatu dira. Topoa lurperatzeko lanek eragindako aisia espazio ezari erantzun dio udalak.

Ehunka lagunek babestu dute Antxoko jolasguneen konponketarako eskaera. Salatu dute PSE-EE dela herritarrekin bildu ez den alderdi bakarra.

Lezoko parkeek zaintza eta eraldaketa dutela aldarrikatzeko mobilizazioa egin zuten atzo arratsaldean plazan.

Andreoneko, Lopeneko eta Euskal Herria plazako parkeetan ariketa fisikoa egiteko makinak daude. Horiek egoki nola erabili azalduko dute.

Donibaneko auzoan kokatuta dagoen parkean kautxuzko lur homologatua eta bi plazako zabu moduluak ezarri dituzte. Parkea erabilgarri dago jada.

Lezoko Ttikiak mugimenduko partaideak kalera atera ziren atzo berriz ere. Datorren ostegunean, herriko parkeetatik bira egingo dute.

18:30ean elkartuko dira, guraso talde batek deituta. Musika instrumentuak eramango dituzte gaurkoan. Abian dute sinadura bilketa.

18:30ean, Gurutze Santuaren plazan, hainbat ekintza egingo dituzte. Udalari eskatuko diote parkeek "eraldaketa eta zaintza" behar dituztela.

Herriak dituen haur parkeen, eta horiek nolakoak izan beharko luketen hausnartuko dute hilaren 17ko hitzaldian, EH Bilduren ekimenez.

EAJko udal taldeko bozeramaile eta alkatetzarako hautagaia Nahikari Oterminek Pasaiako haurren jolastokien "egoera txarraren" inguruko kezka azaldu du prentsa ohar baten bidez. Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, Donibane eta Trintxerpeko zenbait parkeen "egoera tamalgarria" da eta haurrentzako arriskutsuak izan daitezkeelako kezka agertu du. Horregatik, Bilduko gobernuari jolastokien egoera hobetzera bideratutako diru partidak osorik erabiltzea eskatu dio.

Pasai Antxon estreinatu berri dute parkea, eta San Pedrokoa aste honetan jarriko dute, pilotalekuko plazan. Haurrentzako bi jolas egitura eraikiko dituzte San Pedron: batetik, txirrista duen egitura bat, eta bestetik, bi kulunkako egitura. Horrez gain, haur parkeetan erabili ohi den gomazko lur berezia jarriko dute. Halaber, M. Oliber plazan, saskibaloian jolasteko bi saski jarriko ditu Udalak.