
Epaileak kautelazko etxegabetzea dekretatu duela adierazi du sindikatuak, bizilagunen errekurtsoa erantzun baino lehen. Etxegabetze dataren zain daude orain.

Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udalek "positiboki" baloratu dute Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen figura arautzeko proposamena.

Arantza Gonzalez koordinatzaile nagusiak ohartarazi du EAJk Pasaiako portua interes orokorreko kalifikazioa kentzea eskatzeko duen asmoaren atzean "pelotazo urbanistiko" bat dagoela.

Lanerako eta eraldaketarako denbora bat hartu ondoren, bihar zabalduko dira ontziola museoko ateak. 'Ozentziyo' atunontziaren zaharberritzea izango da etapa berriko proiektu nagusia.

Etxebizitza Sindikatuak adierazi du sei bizilagunek "kale gorrian geratzeko arriskuan" jarraitzen dutela. Horrez gain, eta "borrokari eta presioari esker", beste hiru familiarentzat akordioa hobetzea lortu dela baietsi dute.

Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi du behin betiko akordioa lortu duela Escalerillaseko etxebizitzetan "errentamendu eskubideak indarrean" zituzten bost familiekin.

Aldundiak Pasaiako Udalari eman dio laguntza hori, eta Herrera eta Trintxerpe lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidean mantentze eta kontserbazio lanak egingo dira.

Finantzaketa hori EH Bilduk 2023an aurkeztutako zuzenketa baten emaitza dela adierazi du udalak. Trintxerpeko eraikinean eraginkortasun energetikoko eta irisgarritasuneko obrak egingo dituzte.

Epaiak udalaren eta PPAren arteko gatazka luze bati bukaera eman dio, eta udalak administrazioen arteko elkar ulertzearen aldeko apustua indartu nahi du.

Pasaiako portuaren etorkizunaren gaineko "eztabaida serio eta antolatua" galdegin dute Errenteria, Pasaia eta Lezoko alkateek, eragindako erakunde eta eragile guztien partaidetza bermatuko duena, eta hedabideen fokuetatik kanpo egingo dena.

Pasaiako portuak "egonkortasuna" islatzen duten emaitzekin itxi zuen 2025a. Orotara, 3.415.626 tonako trafikoa izan zuen iaz, 2024ko jarduerari eutsiz.

Pasaiako Portu Agintaritzak arrantza lonjaren eraikin nagusia Bokana izeneko gastronomia proiektuari esleitu dio.

Udal gobernuaren "jarrera arduragabeek" ehunka pasaitarrengan ziurgabetasun egoera bat sortu dutela adierazi du alderdi sozialistak.

Aldaketaren Marea egitasmoaren baitan, Pasaiako zentro teknologikoak egiten duen lana ezagutaraziko du hilaren 18an, 11:30etik 14:00etara. Sarrera librea da.

Hilaren 30ean iraileko ohiko osoko bilkura egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. Hamalau puntutako gai zerrenda osatu dute.

Jardueren helburua da langileen artean mugikortasun iraunkorra sustatzea eta ibilgailu mota horien eskaera gero eta handiagoa hornitzea.

Igandean Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Pasaiako badiako uretan, 11:30etik aurrera. Txapelketak eragina izango du Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuko eremu batean.

Baionako Portu Sozietateko ordezkaritza batek Pasaiako portua bisitatu du. Bi erakundeek lankidetza estrategiko bat abiatu dute.

Jarduketa horietan Lezoko eta Herrerako sarrerak hobetu eta gaur ireki dira. Proiektuarekin segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu direla adierazi du PPAk.

Algeposa eta Toro y Betolaza operadoreek beren presentzia handitu dute portuan, beren salgaiak biltegiratzeko.