
Hasi da Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren ekitaldia, aurten ere, arrakastaz. Gure Zumardiko lehen emanaldietan izan da HITZA.

Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainien euren proposamenak bidaltzeko deia egin diete antolatzaileek. Ekainaren 5ean abiatuko da zazpigarren PDF.

Pasaiako Dantza Festibalaren (PDF) lehen egunean hiru bakarlarik Biteri plazako lau ertzeko gunea emozioz bete dute.

Gaurtik igandera bitarte dantzaren agertoki nagusi izango da Antxo. Euskal konpainia ospetsuek, bertako dantza eskolek, dantza estilo ezberdinetako elkarteek eta udalerriko adin guztietako pertsonek dantzan jarriko dute barrutia.

Pasaiako Dantza Festibalaren aterkipean, omenaldi hunkigarria egin diote gertukoenek oholtzak utzi berri dituen dantzari antxotarrari.

Gaur hasiko da bosgarren Pasaiako Dantza Festibala; orain arteko handiena. Egitarauak hartu dituen hogei ekitaldien artean bada bat Antxo zeharkatzen duen «zanga» dantza emanaldi bihurtuko duena.

Kantitate, kalitate nahiz hartzen duen espazioari dagokionez, geroz eta zabalagoak dira PDFren hegalak. Hogei emanaldik hartuko dute Antxo.

Bukatu da laugarren Pasaiako Dantza Festibala, eta asteburu luzeak Antxon utziriko zenbait argazki bildu ditu HITZAk.

Atzo hartu zuen abiada, Antxon, PDFren laugarrenak. Asteburua dantza eta doinuz blaitzeko egitaraua prestatu dute; aurten, gainera, «bizi-mugarik gabe». Emanaldiak aire zabalean direnez, sarrerarik ez da behar.

Pandemiak galarazitakoa kalean eta mugarik gabe berreskuratzera dator PDF aurten. Hilaren 9tik 12ra arteko egitaraua jendaurrean jarri dute.

Euskal Herriko sortzaile eta konpainiek hilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. Ekainaren 6an hasiko da PDF.

Hirugarren edizio honetan eguraldia lagun izan dute, eta oso pozik daudela esan dute festibalaren lan taldekideek.

Oztopo guztien gainetik lortu dute Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioa ospatzea. Aurten, nahiz eta jende gutxiago bildu, espero zen arrakasta lortu du dantzak; sarrerak berehala amaitu ziren.

Igandeko ikuskizunetarako sarrerak dagoeneko agortu dira. Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute oraindik eskura daitezkeela besteetarako gonbidapenak eta "kultura segurua dela".

Koronabirusagatik ekainean izatekoa zen dantza jaialdiaren bigarren edizioa atzeratu behar izan zen. Azkenean, urriaren 1etik 4ra egitea aurreikusi da.

Bigarren edizioak aurrera egingo duela ziurtatu dute festibalaren antolatzaileek. Ekainaren 11tik 14ra egingo da, berriz ere Antxon.