
EH Bildu alderdiko Aintzane Taberna, Mikel Garcia, Iraitz Pazos eta Miguel Mari Torrea izango dira Pasaiako lau barrutien ordezkariak.

Sei zinegotzirekin, Pasaiako indar nagusia da gaur egun EH Bildu. Politikara lehen jauzia egingo du aurten Alberrok, alkategai gisa.

Datorren legegintzaldiko programaren ildo nagusiak aurkeztu ditu EH Bilduk. Epe luzekoez gain, lehen seihilekorako konpromisoak ere badituzte.

Izen berri asko dakartzan hogei laguneko hautagaitza aurkeztu dute. Zerrendaburu izatetik ohorezko postura igaro da, kasu, Junkal Mintegia.

EH Bilduk Senatuan egindako interpelazioari erantzun dio Espainiako Gobernuak, PPAk 2020an utzitako dinamika berreskuratuko duela baietsiz.

Harrera beroa egin diote gaur, Trintxerpeko Alkateordetzan, bilkide eta pasaitarrek EH Bilduren alkatetzarako hautagai Teo Alberro Bilbaori.

Afiliatuek otsailean berretsi beharko dute trintxerpetarraren hautagaitza, bilkideen mahai politikoak proposaturikoa.

Urtarril erdialdean barne prozesu bat abiatuko du koalizioak, eta ordutik aurrera beste hautagaitzarik aurkeztu ahalko dute afiliatuek.

Koalizio abertzaleak Izaskun Gomez alkateari idatziz galdegin dio ETS Antxon egiten ari den lanen jarraipena egiteko taldea sor dezala.

Zerbitzua Mugi sisteman "lehenbailehen" txertatzeko eskatu du koalizioak beste behin ere. Zerbitzuaren prezio igoera ere salatu dute.

Pasaiako indar nagusiak ziurtatu du dagoeneko lanean ari direla ordezkariak, lehen seihilekorako promestutako konpromisoak betetzeko.

Pasaiako alkategai Teo Alberro eta Esti Elduaien Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia zerbitzu publikoak sendotzeko beharraz aritu dira.

Babes publikoa adierazi dio koalizio subiranistak itsas zentro teknologikoari, eta portuko langileen protestekin ere bat egin dute.

Udal gobernua osatzen duten PSE-EE eta EAJri eskatu diete parte hartze prozesu "zabal eta erreala" abiarazteko Antxoko herritarrekin.

Koalizioak Pasaiako Portu Agintaritzaren ardura duen erakundera jo du barrutien arteko garraioan txartel bakarraren hobariak aplika daitezen.

Termika zaharraren lurrean biltegi berri bat eraikiko du portuko enpresa batek. EH Bilduk eskatu du teilatua "ibiltzeko modukoa" izatea.

Hauteskundeetara begira jarri eta agintaldiaren gaineko balorazioa egin du oposizioko indarrak: "Pareta gogor bat besterik ez dugu topatu".

Sektoreen egoera larria dela iritzita, neurri sorta proposatu du koalizioak. Laurak Bat eta euskara jarri dituzte ardatz, besteak beste.

EH Bilduko diputatuak Antxo bisitatu zuen joan den ostiralean, fabrikaren eraikin zaharra eskuratzeko lorturiko diru funtsaren garrantziaz mintzatzeko.

Oposizioko koalizioak legealdi erdiaren balorazioa egin du: "Egungo udal gobernua herritarrengandik urruti dago".