
Tren Geltokiaren Plataformak trenbide-saihesbide berri bat sortzeko planteamendua osatu du, Antxoko bulebarraren herri proposamena babestea xede. Oinarri horren gainean «puzzlea» osatzen jarraituko dute.

Lezo-Errenteria eta Irun arteko trenek urteak daramate etenda dauden obra batzuen ondorioak jasaten. Renfe eta Adifeko langileek bat egin dute bidaiarien kezkekin: «Geltokiak hiltzen uzten ari gara».

Bizi duten egoera gertutik ezagutzea izan da helburua eta ikusarazteko laguntza eskatzea.

Alkateak adierazi du Tren Geltoki Berriaren Plataformaren proposamena ez dutela aintzat hartuko epe labur-ertainean. Ideia ez dute baztertu etorkizunerako.

Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformak ostiralero antolatzen dituen mobilizazioak geroz eta jendetsuagoak dira.

Tren Geltoki Berriaren Plataformak legebiltzarkide diren talde guztiei helarazi die herri proposamena. Joan den astean Diputatuen Kongresura eraman zuten plana.

Joan den hilabetean hasitako bideari jarraipena emanez, datorren ostiralean Gure Zumardian bilduko dira, 20:00etan, Adifen alboko bulebarra eskatzeko.

Hamabi enpresek sortu dute plataforma "pertsonei emandako zerbitzuen sektorea indartzeko".

