
Bihar, larunbata, egingo dute Oiartzunen Poesia Eguna. Aurten egun bakarrera laburtu dute egitaraua, baina ez da aspertzeko aukerarik egongo. 'Poetattoo' egitasmoa da berritasunetako bat.

11:00etan hasita, poesia izango da nagusi Oiartzunen. Gainera, poemak azalean eramateko aukera izango da, tatuaje saio bat antolatu baitute.

Uztailaren 4an izango da Poesia Eguna, eta Hitzen Lihoa, Metrokoadroka eta 1545 argitaletxea eguna antolatzen hasi dira dagoeneko.