
Akordio horren arabera, alde guztiek bidezkotzat jo dituzte kaleratzeak, eta kalte ordainak hobetu zaizkie langileei legeak baimendutako mugen barruan.

Akordioaren gaineko xehetasunak emateko agerraldia egingo dute bihar Jaione Karrikiri alkateordeak, Jon Collar alkateordeak, eta Jon Txasko Trafiko zinegotziak.

Planaren bidez pertsona horiei babesa eman, lana bilatzen lagundu, eta lehenengo urteetan akonpainamendu lana egiten lagundu nahi dietela esan du udalak..

Errenteria Irabaziz eta EH Bilduko oinarriek agerraldi jendetsua egin zuten atzo, zerbitzu publikoen aldeko apustu "sendo eta irmoa" agertzeko.

Udalak hartutako publifikazio erabakiarekin ados egoteak ez duela esan nahi bere kudeaketa begi onez ikustea argitu du, bestalde, sindikatuak, "beste behin ere kaltetuak berdinak direlako, langileak. Eta hori onartezina da".

TAO zerbitzuan ari ziren bederatzi langileen alde egin dute epaitegiek lehen instantzian. Udalak helegitea jarri die ebazpen horiei.

Joan den urte amaieran udalak bere gain hartu zuen TAO zerbitzua, eta une honetan beharrezkoak diren aldaketa eta egokitzapenak egiten ari da zerbitzu berria martxan jartzeko.

Udalak birkolokatze plana eskaini die TAO zerbitzuko langileei.

Gaur kanpalekua egin dute Herriko plazan TAO zerbitzuko langileek, lanpostu duinak eskatzeko. Abenduaren 5a arte greban izango dira.

TAOko langileen mozioak ez zuen aurrera egin., Subrogazioa edo udalak beste externalizatutako beste zerbitzuetara bideratzea eskatzen zuten bertan.

Gaurtik hasi eta abenduaren 5a arte, zerbitzua emateko epea amaitzen zaien arte egingo dute greba "lanpostuen defentsan TAOko langileek"

TAOko langileek greba egingo dute hilaren 25etik abenduaren 5era bitartean.

Garabi eta TAO zerbitzuak publiko egingo ditu udalak. TAO eredua zeharo ezberdina izango da. Zerbitzua eman duten langileak kexu dira, eta lanpostuak mantentzea eskatu dute.

Langileekiko erantzukizuna enpresena dela esanda, udalak erantzukizun morala duela erantsi dute eta horren harira hainbat konpromiso hartu dituztela jakinarazi dute.