
Pasaiako badia une historiko eta magiko baten agertoki izan da gaur. XVI. mendeko 'San Juan' baleontziaren erreplika uretaratu dute, hamar urte luzeko proiektu mugarriak ur hartu du gaur.

Uretaratzetik oso gertu da Albaolan eraikitzen ari diren 'San Juan' baleontzia. Biharko erreportajearen aurrerapentxo bat, bideoan.

+ Historia Sarietarako izendatu dute itsas eta kultur faktoria, "zorroztasun zientifikoan, jatortasunean eta kalitatean oinarritutako istorio historiko bat eskaintzen" duelako.

2014tik, ‘San Juan’ baleontzia eraikitzen hasi zirenetik, proiektuaren fase guztiak jasotzen aritu da argazkilari errenteriarra. Milaka eta milaka argazki horietako batzuk, ederrenak, Albaolan ikus daitezke.

Ontzigintza tradizionalaren eta arbasoek itsas zabalean izandako gailentasunaren zurezko gordailua da Albaola. Kultur Faktoria Euskal Herriko itsas historiaren zurezko etxe ere bada.

Produktu ekologikoak ekoizten dituen arroiztar enpresak 'San Juan' Baleontziaren eraikuntza babeste duen sarearekin bat egiteko akordioa itxi du Albaolarekin.

Baleontziaren barruko ura ponpatzeko erabiltzen zuten pieza pago enbor bakar batez egina zegoen.

Babesle berria du San Juan baleontziak.

Elkanoren ‘Victoria’ ontzia Albaolan eraikiko dutela iragarri berritan Kultur Faktoriaren bilakaeraz aritu da elkarteko buru Xabier Agote ; pozik lortutakoekin, egitasmoak ez dituzte faltan.

Galeoiaren bi habe handi babestu ditu zuraren bigarren transformazioan aritzen den enpresak.

Albaolako Nazioarteko Ontzigintza Eskolako "aprendizak" izango dira astebetez. Itsas lanbidea ikasteko aukera izango dute egonaldi honetan.

Tailer berezia eskainiko diete 8-12 urte bitarteko haurrei datorren hilaren 21ean. Partaide bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.

Ezinezkoa zirudien istorio baten lekuko izan da Erme Pedroso. Bost urte bete dira Ondartxoko ontziola zaharra Albaola bihurtu zenetik. Ibilbide luze baten fruituak jasotzen ari dira sortzaileak.

Albaola Itsas Kultu Faktoria azken lau urteetan izan duen ibilbidea eta gorako joera azpimarratu nahi izan dute partaideek laugarren urteurrenean.

Super Amara enpresa gipuzkoarrak San Juan baleontziaren babesletza berritu du. Duela bi urte hasi zen eraikuntza honetan laguntzen eta horretan jarraitzeko konpromisoa hartu du berriro ere.

Gaur aurkeztu dute iazko memoria kultur faktorian, eta proiektuak inguruan izan duen inpaktu ekonomikoaren berri eman dute.

Lezo Herri Eskolako laugarren mailako ikasleek San Juan Baleontziaren pieza bat ordaindu dute.

12:00ak inguru iritsiko da espedizioa Pasaiara, eta Euskadi etorbidea zeharkatuta ontziolarantz abiatuko dira; trafikoa eten egingo dute ordubete inguru.

Red Bay eta Pasaia herriak senidetzeko proposamena luzatu du Albaola elkarteak, eta Pasaiako Udalak oniritzia eman dio; Red Bay-ko alkate Wanita Stonek ere begi onez ikusi duenez ideia, tramiteak bideratzea baino ez da falta