
Askotariko jolas, ekintza eta txapelketekin gozatzen ari dira gaur San Pedroko txikienak. Gazte eta helduek ere izango dute zerekin gozatu arratsalde eta gauean.

San Pedro Jaiak ofizialki datorren ostegunean hasiko badira ere, datozen egunetarako ere askotariko ekitaldi eta ekintzak izango dira barrutian.

Gaurtik igandera bitarte ezingo da Arraunlari kalera, kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura ibilgailuekin sartu. Alternatiba gisa, Hospitalilloko kaian aparkaleku bat egokituko dute.