
Bizarain Ikastolako ikasle eta irakasleak gaur irten dira kalera santa eskean.

Datorren igandean, otsailaren 4an, Santa Ageda egunaren bezperan santa eskean irtengo dira Xenpelar Bertso Eskola, lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea eta Xenpelar AEK Euskaltegiaren eskutik.

12:30ean abiatuko dira Serafin Esnaola plazatik. Ordu eta erdiko iraupena izango dute trafiko mozketek.

Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Musika Eskolako ikasle, trikitilari eta txistulariekin batera, barrutiko kaleetan barrena murgilduko dira.

Larunbat arratsean jarri dute zita. Plazatik aterako dira txokorik txoko oles egin eta kantatzera.

Santa Ageda Bezpera da gaur, eta plazan zita jarri dute, koblak kantatzeko.

Pasaiako Udal Euskaltegiak antolatuta, santa eskean irtengo dira astelehenean euskara ikasle, irakasle eta herritarrak.