
Gamon Zumardian eta inguruetan giro ederra egiten ari da, tanta batzuk bota arren. Lurrak emandakoarekin gozatzeko aukera izan da.

Angel Blanco Egoskozabal egilearena da kartel irabazlea. Aurten 30 urte beteko dira San Tomas azoka Errenteria-Oreretan lehen aldiz egin zenetik.


Herri bazkaria antolatuko dute San Pedroko Begi Haundi eta Antxeta tabernetan Hilaren 14ean. Babarrunak kozinatuko dituzte.

Gabonetako ospakizunei hasiera ofiziala eman diete barruti guztietan.

Igandean San Tomas azoka ospatuko dutenez, alde zaharretik kotxeak ateratzeko eskatu du Jai Batzordeak.

Santo Tomas feriya egingo dute igande honetan, hilak 14, Errenteria-Oreretako Iztieta-Ondartxo auzoko Diputazio plazan. Gurekin Auzo Elkarteak egun osoko programa prestatu du: baratzeko produktuen erakusketa, taloak, txistorra pintxoak, euskal musika... Santo Tomas azoka batek behar duen guztia izango da igandean Iztietan.