
2030ean zer-nolako barrutia izan nahiko luketen irudikatzeko mobilizazioak abiarazi ditu koordinakundeak. Lehena, larunbat honetan bertan.

‘Nola irudikatzen duzu 2030eko Antxo?’, ‘Nola geratuko da herria topoa lurperatu ondoren?’. Galdera horiei erantzun eta datozen urteei «ilusioz» aurre egin ahal izateko herri batzarra deitu du SOS Antxok.

Herritarren eskubideen aldeko koordinakundeak aldarrirako ere baliatuko du jaialdia. Zelebratzeko motibo aski badituzte.

Dagoeneko tasatu dute etorkizunean antxotarrentzako kultur azpiegitura izango den eraikin zaharra. Gaiaren gaineko azken kudeaketen berri eman du Izaskun Gomez alkateak. Prozesu «motela» da; itxaron baino ezin.

Barrutiaren etorkizunari buruz erabakitzeko eskaera eta zenbait galdera helarazi dizkiete udalburuei. Alkatetzaren "sinesgarritasun eza" ere salatu dute.

Topoa lurperatzeko lanen harira, Antxoko bizilagunen beharrak defendatzeko sortu zuten SOS Antxo koordinakundea. Bermeak baietsita nahi dituzte lanak hasi baino lehen.

Izaskun Gomez alkatea Iñaki Arriola Garraio sailburuarekin bilduko da, topoaren zubibidea "ahalik eta epe laburrenean" eraitsi dadin eskatzeko.

13:00etan abiatuko da mobilizazioa Gure Zumarditik, datozen urteetan barrutia hartuko duten lanetan bizilagunen parte hartzea exijitzeko.

Joan den asteartean egin zuten datozen hilotan antxotarren aldarrien ahots izan nahi duen koordinakundearen aurkezpena. Kultur etxea bete zuten.

Taldearen aurkezpena bihar egingo dute, 20:00etan, Antxoko Kultur Etxean. Manifestazioa eta sinadura bilketa ere antolatu dituzte aurreragorako.

Hausnarketarako zenbait galdera botata, datorren asteazkenean izango den herri batzarrera gonbidatu ditu SOS Antxok barrutiko bizilagunak.

Topoko obren jarraipenerako batzordea sortzeko ezetzaren aurrean, hausnarketa egin dute Antxoko koordinakundeko kideek.

Hamarka bizilagunek bat egin dute "ilusiozko etorkizun baten alde" SOS Antxok deitutako manifestazioarekin.

Oposizioko koalizioak informazio saioa berandu heldu dela uste du, baina onuragarritzat jo dute, hala eta guztiz ere, azken emaitza.

Guardia jaitsiko ez dutela ere berretsi du elkargoak, eta bilkuran egon zirenei "notario gisa" jarduteko eskatu diete, konpromisoen berme.

Koordinakundeak "poza" ageriko egin du bilera lekualdatu izanagatik, eta antxotarrei dei egin die topaketan "modu aktiboan" parte har dezaten.

EH Bilduko diputatuak Antxo bisitatu zuen joan den ostiralean, fabrikaren eraikin zaharra eskuratzeko lorturiko diru funtsaren garrantziaz mintzatzeko.