
Atzoko arratsalde-gau partean bi fokuak kontrolpera eraman, eta gauez itzali dute erabat atzoko 13:00etan hasi zen sutea.

Bigarren fokua, Donibane aldekoa, gaueko lehen orduetan gelditu ahal izan dute. 30 bat hektarea erre dira.

Alkatearen arabera, haize bortitza sutearen itzaltze lana zailtzen ari da. Lanean diren larrialdi zerbitzuei eskerrak eman dizkie.

Kontrolpean da jada (18:30) sutearen zatirik handiena. Donibane aldean foku bat itzaltzeke dago.

Papresan sutea izan da gaur goizaldean, enpresak jakinarazi du ez dela kalte pertsonalik izan eta kalte materialek ez dutela paperaren ekoizpenean eraginik izan.

Gaur goizaldean piztu da sua, 00:45ean. Irun, Zarautz eta Tolosako suhiltzaileak aritu dira sua itzaltzeko lanean.

Azken solairuko etxebizitza batean piztu da sutea. Suhiltzaileek sei pertsona jaitsi behar izan dituzte teilatutik.

Goizaldeko 01:15ak inguruan auto batek su hartu du, eta inguruko beste bostek kalte oso nabarmenak izan dituzte. Ertzaintzak abian du ikerketa.

Andra Mari kaleko 13. zenbakian piztu da sua, 13:30ak aldera. Ez da zauriturik egon, eta etxearen egiturak ez du kalterik izan.

Arratsaldeko 16:30 pasatxo zirela, ibilgailu batek su hartu du Altzibarko Martintxo kalean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ez da zauriturik izan.

Tenperatura altuek eta baldintza meteorologikoek sortutako egoera aintzat hartuta egin du deia udalak; Euskalmetek gaurko alerta horiak ezarri ditu tenperatura oso altuengatik eta sute arriskuagatik.

Pasaiako Udaltzaingoak eta Irungo Suhiltzaileek simulakro bat egin dute Donibane kalean. Sute bat irudikatu, eraikin baten barruan zegoen biktima erreskatatu eta sutea itzali dute.

Maiatzean kalte larriak jasan zituzten bi ibilgailuak kentzeko baimena jaso berri du udalak. Gaur goizean erretiratu dituzte.

Sorgintxulo kaleko etxebizitza bateko sukaldean izan du sorburu suak. Adineko emakume bat aterarazi behar izan dute suhiltzaileek.

Gaur arte mantenduko dute printzipioz ostatua, egunean zehar baloratuko baitute elkarlanean aldundiko eta Errenteriako Udaleko gizarte zerbitzuek egoera eta egin beharreko urratsak erabaki.

Ihurrita industriaguneko enpresan sutea piztu da, 12:30 pasatxo zirela. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta kontrolpean daude garrak.

Donostiatik Irun aldera doazen ibilgailuak Pasai Antxoko biribilgunetik desbideratzen ari da Ertzaintza. Auto ilarak daude bide horretan.

Etxe bateko lehen pisuko etxebizitza batean sortu zen suteagatik hamabost pertsonak jaso zuten osasun zerbitzuen arta, kea arnasteagatik.

Ibilgailu batek su hartu du biribilgunean, arrazoi ezezagunengatik. Segituan bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, sua itzaltzera.

Suhiltzaileak itzaltzen ari dira, eta Biteri kalea moztuta dago.