
Ostiralean 'San Juan' baleontzia uretaratuko du Albaolak, 17:00etan. Botaduraren harira, udalak hainbat gomendio eta neurri berezi helarazi dizkie herritarrei, segurtasuna bermatzeko.

Asteburuan dantza protagonista izango da San Pedron, Inude eta Artzainen desfileek dantzan jarriko baitituzte barrutiko txoko eta bazter guztiak. Bihar haurren desfilea egingo da, eta igandean, helduena.

Suaren bueltan, hainbat jarduera antolatuko dira lau barrutietan. Segurtasuna bermatzeko, bando bat argitaratu du udalak, hainbat gomendiorekin.

Araudia astearteko osoko bilkuran atera zen aurrera, udal gobernuaren aldeko bozkekin. Araudia GAOn publikatu eta hurrengo egunera sartuko da indarrean, fasekako aplikazioarekin.

Mater Museoaren 'Seabin' itsas-zaborrontziak 1,65 kilogramo zabor inguru jasotzen ditu egunean. Hondakinen 'top ten'-a egin dute.

"Gai honekin hautsak astintzen ibilitako norbanako, alderdi eta erakundeei gogoeta" egiteko eskatu die koalizio abertzaleak

Luiziez babesteko sarea jarri dute mendi hegalean, baina konponbidea behin behinekoa da

Luizi batek eragin du San Pedroko puntetako pasealekuaren itxiera, udalak segurtasuna lehenestea erabaki duelako

San Pedron lehengo astelehenean jazotakoen harira arduraz jokatzeko deia egin du Pasaiako Udal Gobernu Taldeak

Larunbatean (hilaren 14an) Inauteriak ospatuko dira Antxon, Donibanen eta San Pedron.

Udal gobernuaren "jarrera arduragabeek" ehunka pasaitarrengan ziurgabetasun egoera bat sortu dutela adierazi du alderdi sozialistak.

Pasaiako Udalak San Pedroko Torreatze kaleko galtzada harriak konpontzeko bigarren fasea abiatu du aste honetan.

Hilaren 26tik 30era bitartean, San Pedroko jaiak ospatuko dira, eta festek eragina izango dute barrutiko trafikoan eta aparkalekuan.

San Pedroko kioskoaren etorkizuna erabakitzeko, udalak bilera irekia deitu du hilaren 10erako, 19:00etan, udal aretoan.

Oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurria da, harri asko egoera txarrean eta hondoratuta baitzeuden. Lanak bihar bukatzea aurreikusi du udalak.

Euriteen ondorioz harri handiak erori dira San Pedroko puntetako pasealekura.

Udaltzainen erasoaren aurrean adierazpenak egin ditu sindikatu abertzaleak; Torreatze inguruan dauden trafiko arazoak konpontzeko bestelako neurriak har daitezen eskatu dute, besteak beste