
Hibaika arraun Elkarteko gizon seniorren igoeraren gaineko argazki erakusketa zabaldu du Dani Novas argazkilari oreretarrak. Abenduaren 1a arte izango da ikusteko aukera, Bite tabernan.

Momentu gozoan dago San Juan-Koxtape Arraun Elkartea. Batelerak ETE ligako liderrak dira, eta gizonezkoen ontzia Eusko Label Ligara itzuliko da bihar.

1954an deskalifikatua izan ondoren, 1955ko Kontxan bigarren izan zen Lezoko trainerua. Joxe Juan Ugaldek 'Lezo 18' aldizkarian elkarrizketa egin zien Martin Lekuona eta Joxe Krutx Sarasola arraunlariei.

Kategoria bereko 20 ontzi aritu dira lehian urteko lehen jaitsieran eta Hibaikakoak hamargarren sailkatu dira.

Albaolak Aprendiztegi abiatu zuen 2017an, Nazioarteko Ontzigintza Tradizionaleko Eskola, helburu argi batekin: ogibidea ez galtzea. Ordutik, hainbat arotz pasatu dira Pasaiatik.

Pasa den asteburuan egindako elikagai bilketan ez zen poltsa gehiago kabitzen: "Emaile batzuek erosketa-orga hustu ere egin zuten traineruan".

Pozik emaitzarekin errenteriarrak Orioko eta Donostia Arraun Lagunak tripulazioaren atzetik marka polita egin zutelako larunbateko traineru jaitsieran.

Bertako traineruen ordezkaritza zabala izango da Orion.


Igandean Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen Hondarribiko uretan. Eguraldia nahasia bezain aldakorra izan zuten arraunlariek.
