
Goizeko argazkia gutxi aldatu da Antxon, komertzio gehienek itxita jarraitzen dute eta herritarrek bigarren aldiz hartu dituzte barrutiko kaleak, duintasunaren defentsa egiteko.

Duintasunaren defentsa egiteko ehunka antxotarrek hartu dituzte barrutiko kaleak. Herriko komertzio gehienek pertsianak jaitsita mantendu dituzte. Lezoarrekin batera zutabe erraldoia osatu dute Donostiara joateko.

Mugimendu gutxi izan da gaur goizean portuan. Sindikatuen arabera, %80ko jarraipena izan du grebak. Protestak amaituta, Donostiarako bidea hartu dute langileek.

Oiartzungo greba batzordeak antolatuta, agerraldia egingo dute plazan. Gainera, hilaren 30erako prestatu duten egitaraua aurkeztuko dute.

Hilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrerako antolaketa lanak jarraituko dituzte.

Hainbat sektoretako herritarrekin hitzaldia eta solasaldia egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Grebaren zergatiei buruz ariko dira.

Lan, bizitza eta pentsio duinak eskatzeko greba orokorra deitu dute hilaren azken ostegunerako. Munanierren geratu dira arratsaldean.