
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga berrikuspenak gomendatzen duen %22aren ordez, %4,5eko igotzea proposatu du gobernu taldeak.

Isaac Palencia bozeramaileak beharrezkotzat jo du herritarrei "honakoa bezalako urte hain zail batean presio fiskala ez handitzea". EH Bilduren politika "zerga eta tasak sistematikoki igotzea" dela salatu dute.

Aurreko urtean egindako bidetik, datorren urteko Zerga Ordenantzen aldaketa behin-behinean onartu dute. Alde egin du Podemosek, eta EH Bildu abstenitu da.

Abenduaren 9an bukatzen da ordainketak egiteko epea