
Bake Bideak ostiralean zabaldu zuen Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak Goienetxearen baldintzapeko askatasuna onartu zuela. Gaur gauzatu du erabaki hori.

Baldintzapean aske uztea erabaki dute. Frantziako Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak orain arteko jarrera aldatu du.

Xabier Goienetxe euskal preso oreretarraren bikotekide Ihintza Bidartek izandako auto istripua salatu du Sarek. Iaz lau kotxe istripu izan zirela diote, eta orotara, urrunketa politika indarrean denetik, 400 bat ezbehar gertatu direla.

Xabier Goienetxea presoari babesa adierazteko, eta Fresnesko espetxean presoek bizi duten egoera salatzeko lan uztea egin dute. CAFeko langile zen errenteriarra.

Goienetxea eta Fresnesen diren beste euskal presoek 11 egun bete dituzte gose greban.

Isolamendurik ez! lemapean hamarnaka lagun bildu ziren atzo Niessen merkaltaguneko sarreran, Xabier Goinenetxea preso oreretarrari eta Fresnesen dauden gainontzeko euskal presoei elkartasuna adierazteko.

Asteartero elkarretaratzeak deitu dituzte Niessen sarreran Isolamendurik ez lemapean.

Abenduaren 2an Parisera martxa antolatu dute. Landaren eman behar dute autobuserako izena interesdunek.

Lanmezan espetxetik (Okzitania) bueltan zela orkatz bat jo zuen autoarekin Ihintza Bidartek larunbat arratsaldean.

Baraualdia bertan behera utzi arren, emakumeen moduluan dauden euskal presoak mitarrean jarraituko dute, Moreno beste espetxera eraman bitartean.

Martxa antolatu du Sortuk larunbatean Fresnesko espetxeara bertan diren euskal presoei elkartasuna erakutsi eta isolamendua amaitzeko eskatzeko.

Elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30ean Niessen sarreran Isolamendurik ez! lemapean Fresnesko euskal presoei elkartasuna adierazteko.

Borrokan ari dira Frantziako Fresnes espetxeko euskal presoak: gizonak gose greban daude, eta emakumeek amaitutzat eman zuten euren protestaldia. Itziar Moreno presoa isolamenduan dutelako ari dira egiten ekintza horiek.

Egoera politikoaren irakurketa egin zuten epaiketa aretoan Goienetxeak eta epaitzen ari diren beste bost euskal presoek.

Elkarretaratzea deitu du astelehenerako 19:30ean Herriko plazan Oreretako ezker abertzaleak eta azaroaren 6an Parisera joateko autobusa antolatu dute.