
Erakusketa zabaldu dute Emakumeak zientzian egitasmoaren hamargarren ekitaldiaren testuinguruan. Azken hori otsailaren 11n ospatzen den Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna dela eta antolatzen dute urtero.

Orereta Errugbi Taldeak eta Oarsoaldeko Errugbizaleak Elkarteak Errugbiaren I. Astea antolatu dute. Errugbia ezagutarazi nahi dute, eta egitarau oparoa osatu dute horretarako.

Hamargarren urteurrenaren harira erakusketa zabaldu du Juneren Hegoak Elkarteak Xenpelar Etxean. Atzo ospatu zuten boluntario, familia eta laguntzaileekin urteurrena.

Honakoa izango da VIII. edizioa, eta maiatzaren 24tik 26ra, erretiratuen elkarteek urtean zehar egiten dutena ezagutaraziko dute.

Uztailaren 6an aukera berezia izango da, artistak berak hitz egingo duelako jendaurrean bere sormen prozesuaren gainean. Erakusketan bertan izango da.

Artista eta ilustratzaile oiartzuarrak Errenteriako emakumeen aztarnak libururako sortu dituen ilustrazioekin jantziko du erakusketa aretoa hilaren 25etik martxoaren 10era bitartean.

Hautagaitza bakoitzaren proposamenak azalduko dituzte, 17:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean.

Pages farmaziako ordezkari batek emango du lehen hitzaldia, Xenpelar Etxean, eta etxeko botikinean zer eduki behar den azalduko dute. Horrez gain, iraungituta dauden sendagaiekin zer egin edo zatitu edo murtxikatu behar diren sendagaien buruzko azalpenak emango dituzte.

Hainbat ekintza garatu ditu udalak, HAPOaren informazioa herritarrei zabaltzeko. Pasaden astean landa eremuetan egin zuten informazio bilera bat.

Iratzar Fundazioak antolatuta gaur zabalduko ditu ateak erakusketak Xenpelar Etxean eta bisita gidatua egingo dute 18:30ean.

Manuel Reboredo Castiñeiras zenaren lanekin osatutako erakusketa irailaren 22tik urriaren 4ra arte izango da ikusgai Xenpelar Etxean.

Giza Eskubideen Jardunaldien 10. edizioko egitarauaren baitan Igone Mariezkurrenaren Pakistani buruzko fotokazetaritza lana aurkeztu dute.

100 irudirekin osatu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak erakusketa hori. Palestinarrek bizi behar dutena erakutsi nahi du dinamikak irudi bidez.

Agustin Lojorena errenteriarrak dohaintzan eman ditu argazkiak. Erakusketa uztailaren 30era arte egongo da zabalik.

Erakusketa gaur hasi eta hilaren 30a arte egongo da ikusgai Xenpelar Etxean. Horrez gain, hiru hitzaldi antolatu dituzte datozen egunotan.

'Zahartze aktibo eta osasungarrirako terapia okupazionala' izango dute hizpide ostegunean, 18:00etan, Xenpelar Etxean.

Duintasuna eta Gipuzkoa Senideak elkarteek antolatuta, zaintzan sakontzeko lau saio antolatu dituzte bihartik aurrera.

Erabiltzaileek egindako lanen erakusketa zabalik dago jada Xenpelar Etxean, eta otsailaren 26ra arte ikusi ahal izango dira.