
Mater ontzia euskal kostaldeko zortzi herritan izango da uztailean hondakinen arazoari irtenbideak bilatzeko eta hausnarketa parte hartzaile bat sortzeko.

Materrek, Zero Zabor Uretan kanpainaren bidez, tokiko komertzioak eta ikastetxeak elkarlanerako batu ditu itsasoaren zaintza eta kontsumo arduratsua sustatzeko. Gaurtik, ikasleek sortutako erakusketa bat egongo da ikusgai Antxoko Kultur Etxean.

Pasaia Zero Zabor Taldeak jakinarazi duenez, igandean Grosera mosaiko erraldoia egitera joateko asmoa dutenek bi gune dituzte kartulinak jasotzeko. Antxotarrak, Kamio tabernatik pasatu daitezke, eta sanjuandarrek, aldiz, hango Itziar tabernatik.

Irungo Bilduk “errauste plantaren aurka eta aire garbiaren alde” igandean Donostian egingo den ekimenarekin bat egin du, eta bertako mosaiko erraldoian parte hartzeko eskatu die irundarrei. 12:30ean hasiko da ekimena, Zurriolako hondartzan....

Errausketaren kontra, bideo emanaldia antolatu du Oiartzun Zero Zaborrek. 19:30ean izango da gaur, udaletxean. Ondoren, tertulia-eztabaida egingo dute: Komunikabideen jokaera atez atekoarekin. Bestalde, Gipuzkoa Zero Zaborrek mosaiko erraldoi bat egin ...

Datorren ostiralean, ekainaren 1ean, dokumental baten emanaldia antolatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Errausketari ateak ixten dokumentala eskainiko dute Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Dokumental hori Debagoienako Zero Zabor Taldeak egin du. Dokume...

Donostian Europako Zero Zabor mugimenduak pasa den asteburuan egin zituen jardunaldietan parte hartu zuen Oiartzungo Udalak, Oihan Tello Bilduko ziengotziaren ordezkaritzarekin. Hiru egunez, zenbait hitzaldi, mahai-inguru eta tailer izan ziren Donostiako Kursaal jauregian, Europatik etorritako aditu eta gonbidatuekin. “Zero zabor politikaren aldeko apustua egina du Oiartzungo Udalak, atez ateko hondakinen bilketarekin hasi zena eta hobetzen doana pausoka”, gogorarazi du udalak.

Materrek eta udalak antolatuta, Antxoko erreka auzolanean garbitu zen hilaren 15ean. Orotara, 108 kilogramo hondakin jaso ziren.

Gipuzkoa Zero Zaborrek errausketaren kontrako mosaiko erraldoia egingo du igandean (hilak 17), Aire garbiak bira nazan lelopean, Donostian, Saguesen. Oiartzungo Udalak herritarrak mosaiko erraldoi honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, “Gipu...

Errausketari ateak ixten izenburupean hiru bideo emanaldi antolatu ditu Pasaia Zero Zabor Taldeak. Garai bateko zaborraren kudeaketa, Europako ereduak, errauste planta beharko lukeen zabortegia, balorizazio energetikoa,… gai horiek eta beste asko...

Hilaren 17an Donostiako Sagues auzoan errausketaren kontra egingo duten mosaiko handian parte hartzeko deia luzatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Eurek bertan parte hartuko dute, eta herritarren artean kartulinak banatuko dituztela adierazi dute. Horrela,...