
Iztieta eta Altzate auzo berria lotu dituen zubia eraiki dutela eta lanak egin aurretik zubi azpian uretaratzen den errekastoa ez dutelako desbideratu azalpenak eskatu ditu Eguzkik.

Zamalanerako sei kamioi jarri dituzte zubi gainean, erresistentzia probatzeko.

Hilaren 30etik ekainaren 4ra Iztietako hainbat kaletan ezin izango dira autoak aparkatu.

Obren lizitazio epea zabaldu du udalak Beraun auzoa eta Txirrita Maleo industrialdea lotzen dituen zubian oinezkoen segurtasuna hobetzeko.

Antxoko trenbidearen gaineko zubia gaur goizean kendu dute. Barrutiaren itxura urbanoaren ikurretakoa zen.

Portu Agintaritzaren arabera, pasabide metalikoa ez da segurua horren azpitik dabiltzan trenentzat. Errepideko errei bat itxiko dute bihar.

Gomez eta Arriola bat eginda agertu dira goizeko bileran. Altza eta Galtzaraborda arteko bidea martxan jarri eta "segidan" bota nahi dute zubi zaharra.

Oarsoaldea Garapen Agentziak orotariko egitasmoak proposatu ditu, eskualdeko bizilagunek familian, lagunartean nahiz bakarrik goza dezaten asteburu luzeaz.

Maiatzeko zubia dela eta, Pasaiako HAZeko bulegoek ordutegi aldaketak izango dituzte maiatzaren 1ean eta 2an.

Altzaten aparkatzeko sortutako plaza berriak TAOren bigarren eremuan sartuko dira bihartik, eta beraz, sistema horren bidez arautuko dira aurrerantzean.

Hiru hilabetez zubia konpontzeko lanak egingo dituzte eta zubia itxi beharko dute horretarako.

Eguerdirako zubia jarrita izatea aurreikusi dute. Egitura bere lekuan kokatuta, hura ongi finkatzeko eta bukatzeko lanak egingo dituzte.

Gauerdian hasi eta astelehen gauerdira arte luzatuko dira lanak, eta eragina izango dute bizilagunengan.

Trintxerpeko eta Pasai Antxoko bulegoak itxita egongo dira egun osoz. Pasai Donibanekoa, aldiz, irekita egongo da goizez, 09:00etatik 14:00etara.

Zubiaren egungo egurrezko zoladura ordezkatzearekin batera sarbideak diren plataformetan konponketak egingo ditu udalak, argiztapen lanak, eta barandak txukundu eta margotu.

Abenduko zubian, asteartean Pasai Donibaneko HAZ bulegoa izango da irekita egongo den bakarra. 9:00-14:00 artean egongo da zabalik.

Iztietako Oiartzun ibai gaineko egurrezko zubia konpontzen ari dira udal langileak.

Larunbat arratsaldetik dago itxita, eta hiri mantenuko langileek egoera txarrean dauden egur zatiak konpondu arte ez dute zabalduko pasabide hori.