
Oiartzuarock jaialdia egin zuten ostiralean Oiartzunen. Egun osoko egitaraua prestatu zuten, eta handira ospatu zuten musika Doneztebe plaza inguruan.

Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, Zurrounk taldeak kontzertua eskainiko du bihar Kultur Aterpean, 20:00etan.

Azaroaren 4an jo behar zuten Landetxe auditorioan, Zurrounkekin batera, baina bertan behera geratu zen emanaldia. Otsailaren 17a da data berria.