Hemezortzi urte egingo ditu Metrokoadrokak. Saretu eta harremanak sortu, sorkuntzan jarraitzeko xedearekin.


Kulturartekotasuna lantzeko bidean antolatu dute 'Ihotiak Oiartzundik mundura' saioa. Hilaren 29an izango da, pleno aretoan.

EHAZEk 'Ahots laborategia' antolatu du. Ahotsa erdigunean jarrita, bi ikastaro egingo dituzte Altzibar auzoan. Lehena bihar izango da, eta bigarrena hilaren azkenean.

Bihar (larunbata) jasoko dute Lezoko kaleek urteko lehen kantu jira. Amonen eta Aitonen Bordak antolatzen badu ere, herritar orori zabalik den jarduera da. Euskal abestiekin herriko txokoak girotzea dute xede.

Oiartzungo Bertso Astea ardatz izanik, 'Bertso astea eta askoz gehiago' izeneko dokumentala egin dute. Saioa larunbatean botako dute, ETB 1en.

Mikel Esnaolari eta Ane Jaunarenari aitortza ekitaldia egin zien Lezoko Udalak abenduaren 29an, herritarren partaidetzarekin.

Jantziaren Zentroak hartuko du erakusketa hilaren 10etik aurrera, doan, Kapitain Etxearen sarreran.

Hilaren 6an izango da kontzertua, 12:30ean Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian.

Etxera bertso saioa egingo dute bihar, igandea, 17:00etan hasita. Madalensoro, urtero moduan lepo beteko da euskal errepresaliatuen alde.

Lezoko Udalak ekainera bitarteko kultur egitarauaren berri eman du. Orotara 54 ekitaldi izango dira herrian.

Larunbatean izango da, 19:00etan Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian.

Idazle sanjuandarrak datorren asteazkenean aurkeztuko du mendiari buruzko ipuin ilustratua, Donibaneko liburutegian, 19:00etan.

Datorren astelehenean (hilaren 19an) Unai Elorriagaren liburuaren inguruan arituko dira Trintxerpeko liburutegian, 19:45ean.

Urte berria hastearekin batera, bueltan da Zinema Txikia. Proiekzioa larunbat honetan izango da, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Hilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da formatu txikiko artelanen erakusketa, San Pedroko Udal Aretoan.

Sarrerak hilaren 17an (larunbata) jarriko dituzte salgai, 17:00etatik 19:00etara, Elorsoro kiroldegiko txardeldegian.

Beti bezala Herriko Plazan jarri dute zita, eguraldia lagun, dantza saio bikaina egiteko 12:00etan.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen ikuskizuna 12:00etan izango da herriko kiroldegian.

Yola elkarteak Gabon kantaldia egingo du datorren asteazkenean, 12:00etatik aurrera. Poteoa egingo dute herrian zehar, betiko kantak abestuz.

Illunbe Orkestra Sinfonikoak Gabonetako kontzertua eskainiko du hilaren 20an Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian, 20:00etan.

Ekitaldia Trintxerpeko liburutegian izango da, 18:30ean. Aurtengoa Xabier Portugal-Pasaia Hiria eta Altamira Puente-Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren 23. ekitaldia izan da.