'Itzulera' lanarekin irabazi du antzerki interpretazio onenaren saria Gurrutxagak.


Kamioi batek istripua izan du Lezon. Ez da zauriturik izan, baina herritarren artean ikusmin handia sortu du.

Oarsoaldeko Kirol Mahaiak Eskola Kirolara joateko garraio publikoa sustatu du ikasturte honetan. Daniel Picazo izan da bizikletan gehien joan dena.

Lezoarrak, kantu jirara aterako dira bihar. 12:00etan hasita emango diote itzulia herriari, euskal kantuekin.

Xanistebanetako pala txapelketako zortzi partida jokatu dituzte aste honetan, Kontzejupean.

Goizean da gaztelaniako bisita eta arratsaldean euskarazkoa.

Gipuzkoako tenista onenak bilduko ditu Errenteria-Oreretara Errenteriako IV Tenis Opena Madalen Sariaren laugarren aldiak, bihartik hasita. 32 parte hartzaile pasako dira Beraungo erabilera anitzetarako pistatik.

Orereta Zutik-ek gaur arratsaldean batzarra eta kalejira koloretsua egingo ditu. Oiartzun Zutik astelehenean elkartuko da.

Asteartean izango da hitzaldia, pleno aretoan. Bestalde, GuraSOSek mobilizazioa egingo du igandean, Donostian.

Larunbatean batzarra deitu du #U23 Faktoriak, Kuadrillen Eguneko Asanbladak, madalenetan antolatzen duen bazkariaren gainean hitz egiteko.

Sei kilometro eta erdiko bidea egin beharko dute parte hartzaileek 10:30ean hasita, eta auzoan barrena bi itzuli egin beharko dituzte. Gaztañoko plazatik irtengo da lasterketa.

Helburua, "lezoarrek eskubide zibil gehiago" izatea eta dagoen eskaerari erantzuna ematea dela esan du alderdi sozialistaren bozeramaileak.

Gabierrotako zaharren egoitzan kontzertua egingo du Errenteriako Musika Bandak igandean, hilak 12.

Pasaiako udal ludoteketan hilaren 28ra arteko epea dago izena emateko; 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako eskaintza da.

Orain dela bi aste egin bezala, 20. Korrika prestatzeko bilera egingo dute Fermiñeneko bigarren solairuan.

Memoriaren Basoa Iparragirre eremuan egingo dute. Aurretik baina, garbitze lanak egin behar dira inguru horretan. Auzolanerako deia egin dute.

Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna da hilaren13a. Jasan zituen torturengatik hil zen medikuaren izena daraman plazan omenduko dute.

Tomas Garbizu Musika Eskolako ordezkariek emaitza onak lortu dituzte Andoaingo jaialdian. Musika eskolatik zorion mezua helarazi diete partaideei.

Elkarteko kirolarien argazkiekin erakusketa zabaldu dute Galtzarabordako kiroldegian.

Eugenio de Otxoa eta Elias Salaberria kaleetan egin ditu zehazki lan horiek, ur zikinen isurketak errekara zuzenean joan ez daitezen.

1495 eta 1708 urteen arteko aurreneko 27 liburu eta 5.500 fitxa deskribatzaile dira digitalizatu dituztenak.