Albisteak

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Lezoko kirol taldeen emaitzak aztertzerakoan, nabarmentzekoa da irabazle bakarrak Allerru Kirol Elkartearen gizonen bi talde nagusien garaipenak izan direla lezoarren bakarrak

Hibaika, gipuzkoako bat liga, arrunak, batelak, banderak

[Argazki galeria] Lau bandera eskualdera

Gipuzkoako batel ligan hiru bandera irabazi ditu Hibaikak, eta bat San Juanek

olatz mitxelena
feministok prest, indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren kontra, Gasteizera

13:00etan abiatu da Gasteizeko Bilbo plazatik mugimendu feministak gaurko deitu duen manifestazio nazionala

olatz mitxelena
Oiarsoren Emakumeen Senior taldea kirola
Honakoa da EAJren zinegotzi taldea

EAJ-ko Xubero Ubillosek dimisioa eman du gaur

Badirudi Ubillosen dimisioaren atzean EH Bilduk eta EAJk joan den otsailean hondakinen gainean lortutako akordioa dagoela.

Josu Zelaiaranek irabazi du Hibaikaren argazki lehiaketa

Martxoaren 19an Xuxa Urkiaren omenezko II. Batel Estropada egin zuen Hibaika Arraun Elkarteak, eta horren harira lehenengo argazki lehiaketa antolatu zuen

oiartzun futbol

Oiartzungo kirol taldeen partidak (2016-04-08)

Gizonen futbol taldeak, areto futbolekoak eta Saskilagunak lehiaketara itzuliko dira, Emakumeen Lehen Mailak atseden hartuko duen asteburuan.

Puntu ilunak

Herrian dauden puntu ilunen azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte

26 emakumek hartu dute parte diagnosiaren lanketan. Euren bizipenak aintzat hartu dituzte hamazazpi puntu ilunak detektatzeko.

oarsoaldea

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Kirol taldeen asteburuko partidak gaur, bihar eta etzi izango dira. Jaixki AFT areto futbol taldea saiatuko da beheko postuetatik ihes egiteko garaipen garrantzitsua lortzen, Donostian.

Urdaburuko kideak.

Mendi irteerak eta bazkaria Urdaburu Egunean

Urdaburu Mendizale Elkarteak bere eguna ospatuko du hilaren 27an, igandearekin. Horri begira bi mendi irteera eta bazkaria antolatu ditu.

orratx

'Valium bada' antzezlana ez dute igandean eskainiko

Orratx! antzerki taldearen obra aurrerago eskainiko dute.

harmailetako jarrera ona

Harmailetan ere, jarrera ona

Oarsoaldeko Kirol Mahaiak "tonu baikorreko" bideoa argitaratu du, haur eta nerabeen partidetan gurasoek eta ikusleek jarrera egokia izan dezatela eskatzeko.

lana
Ion Collar Kultura zinegotzia, Txema Arenzana liburuaren egilea, eta Iñaki Tolaretxipi Landarbasoren zuzendaria atzoko agerraldian.

Musikaz eta hitzez jantzita dator

Mende laurdena bete du aurten Landarbaso abesbatzak. Emanaldi eta proiektu sorta antolatu ditu horren harira, baina biharkoa, «ekitaldi instituzional garrantzitsuena» izango da.

jose manuel azkue

Jose Manuel Azkue memoriala hirugarren aldiz egingo dute

Mahai ingurua eta kontzertua egingo dituzte igandean, Done Eztebe elizan.

oarsoaldea
Antxotarrok Historia Mintegiko kideak erakusketaren kartelarekin gaurko agerraldian.

Espainiako II. Errepublikari begirada Pasaiatik

Antxotarrok Historia Mintegiak erakusketa antolatu du Espainiako II. Errepublikaren gainean 100 argazki eta egunkari orriekin.

Santa Klara kalean lanak egiten ari dira

Santa Klara kaleko galtzada-harriak kendu eta asfaltatu egingo dute, horretarako, lanean ari dira atzotik.

Gehiago