Albisteak

Bertso saioa Etxerat

Presoen aldeko bertso saioa urtarrilaren 3an izango da

Bederatzi bertsolari ariko dira Etxerat-ek urtero antolatzen duen bertso saioan; ohi bezala, Elorsoro kiroldegian izango da.

eihartze aramendia

Donibaneko sarbidea ez dute datorren urtean konponduko

Gipuzkoako Foru Aldundiaren datorren urteko aurrekontuan ez direla sartuko jakinarazi du Donibaneko Bonantza Auzo Elkarteak

Gabonetako ekitaldi ugari egingo dituzte San Pedron

San Tomas jaiarekin hasi da San Pedroko gabonetako egitaraua. Datozen egunetan ez da girorik faltako barrutian.

Aranederreko kirol eremua berritzeko proiektua aurkeztu dute

Udalerriko kirol eremu handiena da, baina erabilpen urria du. Hainbat kiroletarako kantxak eta bestelako eremuak jartzeko proiektua egin nahi dute.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Hamarretik hamar. Gipuzkoako Lurraldeko Lehen Mailan indartsu jarraitzen du Donibane Eskubaloiak: ligan jokatutako partida guzitak irabazi ditu

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Asteburuko emaitzak orotarikoak izan dira. Allerru futbol elkarteko bi talde nagusiek irabazi egin dute asteburuan.

[Argazki galeria] Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileek hartu dute ikatza

Larunbatean itzali zuten Txondorra Arditurrin, eta Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileek jaso zuten ikatza mendira eramateko.

Ander Imaz, debuta

[Argazki galeria] Garaipen erosoa lortu du Ander Imazek bere debutean

Profesionaletan debutatu zuen atzo Ander Imaz pilotari oiartzuarrak. Madalensoroko aulkiak oiartzuarrez bete ziren herritar gazteari animoak emateko.

eihartze aramendia
Indarkeria matxista amaitu

Eraso sexistak salatzeko agerraldia eta manifestazioa gaur

12:00etan agerraldia egingo dute Agirre Lehendakariaren plazan eta 20:00etan berriz, manifestazioa eraso sexistak salatzeko.

kuadrillen.eguna.bazkaria

[Argazki galeria] Kuadrillen Eguneko bazkarian, elementuei aurre egiten

Kuadrillen Eguneko bazkaria egiten ari dira Agirre Lehendakariaren plazan. Aurretik, kuadrillek erabaki dute bazkaria han, edo beste toki batzetan egin, eguraldiagatik.

Haurren danborradak hartu ditu kaleak.
Donibaneko santioak 2014

Santiago Eguna, Pasaian seinale...

Igandean hasiko dira festak eta San Inazio Egunean bukatu.

olatz mitxelena
xanisteban.argitalpenak

Mugarri bildumako zenbaki berria eta 'Oiartzun 2016' urtekaria kalean dira

Mugarriren 23. zenbakia eta urtekaria herriko auzoetan jarri dituzten guneetan lor daitezke.

portua

Webgunea berritu du Pasaiako Portuak

"Portuaren irudi berri eta funtzionala" erakutsi nahi dute Internet bidez.

olatz mitxelena
iturriotz.jaiak

Iturriotzen, santiyuk

Iturriotz bailarako santiyuk etzi (igandea) hasiko dira. Hilaren 31ra arte badago zertaz gozatu, denetik baitago.

madalenak.txupinazoa

[Bideoak eta argazki galeria] Hasi dira madalenak!

Txupina botata, hasi dira madalenak. Andra Mari abesbatzako kideek izan dute madalenak pizteko ardura.

[Argazki galeria] Mila koloretako txupinazoak egin du eztanda

Txikienek hasi dute jaia. 16:30ean abiatu da Batuburrunba Zumarditik eta ordubete beranduago egin du eztanda Mila Koloretako Txupinazoak Koldo Mitxelena plazan.

Pedro Martinek hartu du hitza agerraldian.

Hamarnaka lagunek babestu dute Pedro Martin

2009an bere enpresa itxi behar izan zuen Martinek, eta etxea ere galdu zuen BBVA banketxeari ordaintzeko. Garajea ere galdu zuen. Orain, banketxe berak 170.000 euro eskatzen dizkio Martini zorra kitatzeko.

Gehiago