Albisteak

Beriain mendia

Erromes Bidearen bigarren etapa egingo du Urdaburuk igandean

Aralarko San Migeleteik Unanura joango dira, sei orduko ibilbidea osatzeko

San Pedroko arraunlariak

Aitor Balda: "Denboraldi berri bat, ilusio berri bat da"

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak larunbatean aurkeztu zuen taldea, Bereziartua Sagardotegian

olatz mitxelena
Iaz egindako krosaren irteera.

[Argazki galeria] Maila handia eta festa giroa Gaztañoko krosean

Gaztañoko krosaren laugarren ekitaldia egin zuten larunbatean. Gizonetan Jose Antonio Blanco izan zen garaile, eta emakumeetan Claudia Behobide hondarribiarra.

Ball de Bastons de L'Arboc

Kataluniarren kalejira izango da larunbatean, Gure Esku Dagoren eguna girotzeko

Herrialde Katalanetako Banyeres del Penedes eta L'Arboç herrietatik etorritako lagun taldeak herria girotuko du larunbatean kalejira baten bidez.

eihartze aramendia
Donibaneko Neskak banderarekin

Trainerurik onenak Donibanen elkartuko dira larunbatean

Koxtapek klubaren sorreraren 50. urteurrena ospatuko du; bi estropada antolatzeaz gain, aurtengo taldea aurkeztu eta 1990. urtean Kontxako Bandera irabazi zutenei omenaldia egingo diete

olatz mitxelena

300 sarrera erabakitzeko eskubidearen alde

Erabakitzeko eskubidearen alde hautetsontzi erraldoiak eraikiko ditu Gure Esku Dago-k Euskal Herriko bost hiriburutan igandean, eta hara begira dira lezoarrak ere.

Laurak Baten otarra, Trintxerpe

Elikaduraren sektoreko dendatan zozketak egingo dituzte

Merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako kanpaina da, Antxon eta Trintxerpen

olatz mitxelena

Gurpildun aulkian jokatutako tenis partida antolatu dute larunbaterako

ATG elkarteak eta Ereintzak antolatu dute partida, Mindara elkartearen eta kirol patronatuaren laguntzarekin

liburutegia

Udako ordutegiak liburutegietan

Udan ordutegia murriztuko dute Pasaiako udal liburutegiek

olatz mitxelena

Oiartzun Lehen Mailan

Kirol mailan dena esan dute OKEko neskek. El Olivoren kontra atzo 1-2 irabazita Lehen Mailako jokalari direla erakutsi dute. Hurrengo denboraldian Realarekin eta Athleticekin batera ariko da.

eihartze aramendia
inauteriak sexu erasoa pegatina

Inauterietan eraso sexisten aurrean jarduteko kanpaina, Errenteria-Oreretan

Sexu erasoen aurrean nola erantzun ezagutarazteko argibideak eman dizkiete tabernariei. Pegatinak ere eman dizkiete.

oiartzun elizalde ikastetxea santa ageda

Santa Ageda bezpera, Oiartzungo kaleetan

Elizalde ikastetxeko kideek Santa Ageda bezperako kopla zaharrak kantatu dituzte herritik zehar

Lezo, lizeoak, ikasleak, inauteriak, ostiralori

[Argazki galeria] Lezoko Ostiralori, oraingoz, haurrena

Plazan dantzatu dira Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak eta kiroldegian Herri Eskolakoak

olatz mitxelena
santa ageda gailur tabernan

Santa Agedari koplak eskaini dizkiote Ereintzak eta bertso eskolak

Andra Mari eta Landarbaso abesbatzak omendu zituzten euren 25. eta 50. urteurrenetan.

oarsoaldea

[Argazki Galeria] Trapujale Txiki iritsi da Lezora

Martizkone baserrira 19:30etan helduko da Trapujale Jaizkibel menditik

Abordatzea, inauteria, donibane, piratak

Badiaren bueltan, mila kolore

Donibanen, San Pedron eta Antxon, asteburu honetan ospatuko dituzte Inauteriak; Trintxerpen, hurrengo astean

olatz mitxelena
Lezon 2007. urtean egindako omenaldi baten irudia.

Gipuzkoako Oroimen Ekintza Mapa gauzatzeko laguntza emango du Lezoko Udalak

Oroimen Historikoari lotutako ekimen guztien mapa lortzea da egitasmoaren helburua.

Eraso sexistak salatu dituzte.

EH Bildu: "Jendarte eredua irauli behar da eraso sexistekin amaitzeko"

Salaketatik harago jendarte eredua eraldatu behar dela dio EH Bilduk "indarkeria eta eraso matxistekin" amaitzeko.

Santa Ageda koplak nagusi, bihar

Ereintza elkartea, Xenpelar AEK, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, eta Xenpelar Bertso Eskolako kideak ariko dira koplatan. Goizez Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleak ariko dira.

Itsasgileak, Albaolak Donostia 2016ari eginiko ekarpena

Itsas historia berreskuratzeko egiten ari diren lana ezagutarazi nahi dute, baita ontzigintzaren historia ere.

Gehiago