Albisteak

Doako larrain dantza ikastaroa egiten ari dira Kultur Etxean

Asteburuan egingo den Hondarribia Dantzan jaialdiari lotuta, nahi duenak Lizarrako larrain dantza ikasteko aukera du arratsaldero Kultur Etxean, doan.

hondarribiko hitza
Oarsoaldeko igeriketa taldea, Gipuzkoako txapelketan

Bizkarrezurreko arazoen gaineko hitzaldi bat emango dute

Osasuna eta kiropraktika izeneko hitzaldia emango du, hurren asteartean, hilak 27, Xabier Mendiaraz fisioterapian diplomatuak eta kiropraktikan lizentziatuak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Reina aretoan.

Oiartzungo aurrekontu parte hartzaileen lau bilera, aste honetan

Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean egingo dituzte, Ergoien, Elizalde, Arragua eta Altzibarren.

Ane Labakak atera ditu puntu gehien Xenpelar Sariaren lehen kanporaketan

Labakaz gain, Nerea Ibarzabal eta Maider Arregik pilatu zituzten puntu gehien lehen kanporaketan. Abenduaren 8an Niessenen jokatuko duten finalean parte hartuko dute.

Atez atekoaren kontrakoek zaborra kalean pilatu ez dadin hartutako azken neurriak kritikatu dituzte

Salatu dutenez, alkatearen aginduz, 07:00etatik 22:00etara bi udaltzain egoten dira Ulia etorbidean, bizilagunek lehen edukiontziak zeuden tokian zakar poltsak lurrera bota ditzaten zaintzeko; igogailuak konpontzeko orduan edo eta lapurreten aurrean eraginkortasun berberaz jokatzeko eskatu diote Amaia Agirregabiriari.

olatz mitxelena

'Cordelias' filmak irabazi du Ikuska

Gracia Querejetak zuzendutako filmak antzezlan bat prestatzen diharduen emakume presoen istorioa kontatzen du; Mintzagun saria Kepa Errastik zuzendutako aitona mantangorria filmarentzat izan da.

olatz mitxelena

Gaurko sari banaketarekin, agur XV. Ikuskari

Sari banaketa izango da Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30etik aurrera; ondoren saritutako lan guztiak proiektatuko dituzte.

olatz mitxelena

Herrera Herrirak portuko lurrak eros ditzan eskatu dio aldundiari

Kaiko Herreraren izaera publikoari eusteko irtenbide gisa egin dute proposamena, espekulazioari ihes egin eta ingurua leheneratu ahal izateko; lurrak erosi ondoren Pasaiako Udalaren esku utz ditzan eskatu diote gobernu foralari, honek Herrera Herrirak plazaratutako eta udalbatzak bere egindako proposamena gauza dezan, "biziberritze ekonomiko, soziala eta urbanistikoa" helburu.

olatz mitxelena

Ardo dastatze tailerra antolatu dute Mintzagun ekimenaren barruan

Euskaltegietako ikasleei begira antolatu duten tailerra zabalik dago interesa izan dezaketen herritar guztientzat

oarso bidasoko hitza
Gehiago