Albisteak

Batzarra deitu du larunbaterako Irabazi Pasaiak

Irekia izango da koalizioaren batzar eratzailea, Trintxerpeko liburutegian, 11:00etatik 14:00etara.

olatz mitxelena

'Arrastoak' antzezlan berria oholtzaratuko du Dejabuk igandean

Panpin laborategiak Niessen antzezlan berria aurkeztuko du, 19:00etatik aurrera. Sarrerak zortzi euro balio ditu.

Abaraxkako kideak, perretxiko bila Urkabera

11:00etan aterako dira etzi (larunbata) plazatik Urkabe aldera, Janaria eta perretxikoak sartzeko saskiak eramateko eskatu dute.

Mellik herritarren babesa eskertu du bideo baten bitartez

Juan Karlos Estevez Melli hiru urtez espetxeratzeko agindua kaleratu zuen asteartean Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta edozein momentutan atxilotu dezakete. Horren harira, herrikideen babesa eskertuz eta Espainiako Estatuak "prozesuaren kontra duen estrategia errepresiboa" salatuz, bideoa egin du. https://www.youtube.com/watch?v=hl8jJopd4gc

Oiartzungo Elkartasun Lasterketarako bigarren entrenamendua, gaur

19:00etan da hitzordua, plazan. Korrika egiteko ohiturarik ez dutenek, iaioagoen laguntza jasoko dute.

Jende ugari hurbildu zen iaz azokara

Kontsumo Arduratsuaren III. Azoka egingo dute hilaren 29an

Kontsumo arduratsuarekin batera, hondakinak murriztearen eta berrerabilpenaren garrantziaz kontzientziatzea du helburu azokak

Fanderiako presak arrapala ere izango du, berritze obrei esker

Orain dela hiru urteko euriteek, Fanderia eta Oiartzun arteko mugan XIX. mendearen lehen erdian jarri zuten presa apurtu eta desagerrarazi zuen erabat. Orain, arrapala bat egin dute, arrainek presa zeharkatzeko aukera izan dezaten.

Hibaika, Ereintza eta EATko emakume taldeak espontsorizatuko ditu Berdintasunerako Arloak

Esponsorizazioatzeko iniziatiba Errenteriako Berdintasun Planak kirolerako dituen helburuekin bat egiten du. kirolean emakumeen presentzia sustatzea eta parte hartzea, eta egindako kirolari ikusgarritasuna ematea.

EAJk ikurrinaren aldeko plaka jartzeko eskatu dio EH Bilduri

"Emandako hitza betetzeko eta soilik galeriarentzat ez mintzatu eta jokatzeko" eskatu diote jeltzaleek koalizioari.

olatz mitxelena
Gehiago